saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Osasun Programak

Informazioa

Animalien Osasuna
 
 

Behi, Ardi eta Ahuntzen Esne Gordinaren Kalitateari Buruzko Programa

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko derrigorrezko programa.

Aplikazio-Eremua

Esnea ekoizteko ustiategiak.

Helburuak

Esnea ekoitzi ahal den ustiategien osasun eta higiene baldintzak esnearen kalitatea kontrolatu eta ebaluatzea.

Jarduketak
  • Lehenengo esne-erosleek edo ekoizleek eurek egiten dituzten esne-analisien emaitzak kontrolatzea.
  • Esne-lagin ofizialak hartzea. Bai ausazko laginketak bai arautegia betetzen ez dutela ikusten den ustiategientzako laginketak egiten dira.
  • Ustiategietan esne gordina ekoizteko osasun eta higiene baldintzen gaineko inkestak.
Legezko Oinarria
 

Behien Entzefalopatia Espongiformea prebenitu eta Ekiditzeko Programa.Igo

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko derrigorrezko programa.

Aplikazio-Eremua

Behi-ustiategi guztiak.

Helburuak

BEE gaitzak jotako animaliak detektatzea, material arriskutsu zehatzen elikapen-katea ezabatzea eta animali jatorria duten proteinadun irinen bitartezko animali elikadura ezabatzea

Jarduketak
  • Bai pentsu-fabriketan bai ustiategietan animaliak elikatzeko erabilitako substantziak kontrolatzea.
  • Hilotzak biltzea eta baimenduriko transformazio-plantetan ezabatzea.
  • Material Arriskutsu Zehatzak (MAZ) kontrolatu eta hondatzea.
  • Albaitariak giza kontsumorako eskaintzekoak diren behi guztiak aztertzea.
  • Transformazio-lana kontrolatzea.
  • Ustiategian hildako animalia guztiei eta eskainitako 24 hilabetetik gorako behi guztiei gaitzak detektatzeko test azkarrak aplikatzea.
 

Legezko Oinarria

 

Behien Infekzio-Errinotrakeitisa (IBR) kontrolatzeko ProgramaIgo

Deskribapena

Bizkaiko borondatezko programa, erkidegobarneko eta gainontzeko herriekiko merkataritzari begira kalterik gabekoak diren ustiategiak lortzea xede duena.

Aplikazio-Eremua

Genealogi liburuei atxikitako haragi eta esnetarako behi-aziendaren ustiategiak

Helburuak
  • Gaitzaren nagusitasunaren berri jakitea eta IBR-rik gabeko ustiategiak lortzeko kontrol-neurri egokiak aplikatzea.
  • Gaitza animalia gaitzak joak, seropositiboak, hazia eta abar sartuz zabaltzea saihestea.
Jarduketak

Hiru mailatan burutzen dira: berriro hazteko zentroa, hazitarakoen zentroa eta ustiategiak.

  • Berriro hazteko zentroa: sarrera prebenitzea eta kontrolatzea, egonaldiko zainketa, eta irteerarako Negatibotasuna bermatzea.
  • Hazitarakoen zentroa: banakako begiraketa etengabea eta haziaren osasunaren bermea.
  • Ustiategiak: txerto markatzaileak erabiltzea, seropositiboak ezabatzea, animalia berrien sarrerako kontrola eta IBR-rik gabeko ustiategien kalifikazioa.
Legezko Oinarria

Lotune honetan kontsulta ditzakezu animali gaitzen kontra borrokatzeko Eskuliburu Praktikoak, Osasun Programak, Alertako Planak

[AOAS] :: Albaitaritzako Osasun Alertarako Sarea ::

 

 
 

e-mailez bidali