saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ezaugarriak

Informazioa

Ura

Mercadillo ibaiaren urak, hasiera batean behintzat, neurrizko mineralizazio baloreak aurkezten dituzte (150-240 µS/cm), gehienbat harearri eta buztinez osatzen den substratuaren osaketa geologikoari esker, alegia. Gero, eroamen baloreak gora egiten dute, kararrizko alde bat zeharkatzerakoan, eta beheko ibilguan eta udan, gehienez, 375 µS/cm izatera helduko dira. Dena den, eroamen balorerik altuenak Abellaneda errekastoan aurkitu ditugu, edozein urtarotan 400 µS/cm baino altuagoa izaten baita eta, udan, 548 µS/cm ere neurtu delarik.

Ibaiaren arroaren ezaugarrien mapa[D]

Elikagaien kontzentrazioak (fosfatoak eta nitrogenoaren konposatu inorganikoak) baxuak dira eta pixka bat haziko dira beheko ibilguetan. Abellaneda ibaiak elikagaien balore altuagoak azalduko ditu. Arro hau osatzen duten ibaien uren oxigenazio maila ona da, ibilgu guztietan eta edozein urtarotan.

Organismoak

Goritzaren goi ibilguan pagadi bat dago ibaiaren ondoan, ondo artatu den harizti baten inguruan. Goritzaren gainerako tarteetan eta Liman, Galdames eta Mercadillo ibaietan, ubideetan zehar, haltzadiak izan zirenen aztarnak geratzen dira: haltzak, arkaziak, haritzak, gaztainondoak, eukalituak, hurritzak eta zuhandorrezko zuhaitz. eta zuhaiska-landarez osatuta dauden basoak, beti ere oihangabetuta dauden sailekin tartekatuz. Abellanedaren ibaiertzetan alde oihangabetu gehiago atzeman daitezke, eta aldi berean, sasi eta belar nitrofilo gehiago.

Ibaiaren Bista

Ubide nagusian efemeropteroak, koleopteroak, kironomidoak, oligoketoak, moluskuak eta oskoldunak dira nagusi. Goritza ibaiaren goi ibilguak oso fauna aberatsa dauka, plekopteroak eta efemeropteroen familia batzuk barne.

Dena den, toki honetan lehortearen eragina nabarmena da, askoz ere gogorragoa udan udazkenean baino, baina beti ere urtearen arabera; ondorioz, fauna, hala kantitate nola aberastasunaren aldetik murriztu egiten da goiko tarteetan, behekoetan ez baita horrenbeste igartzen aldaketa.

Urtaroek sortzen dituzten aldaketarik behinenen arrazoiak bi dira: udan trikoptero gehiago azaltzea eta udazkenean Potamopyrgus jenkinsi moluskua nagusitzea.

Arroan, oro har, uraren kalitatea ona da, eta horrela da uhobira arte. Abellanedaren parean pixka bat jaitsi egiten da uraren kalitate onaren adierazkari den fauna; jaitsiera horren arrazoia hiriko hondakinetan datza. Galdames inguruan ere jaitsiera atzeman daiteke, kasu honetan karrakaketen eta harrobien eraginaren ondorioz.

Arro honetan aurki daitezkeen arrainak amuarraina, foxinoa eta aingira ditugu. Beheko ibilguan platuxa, korrokoia, loina eta aingirak daude. Sopuertan arrantzako barrupea dago.

Itzuli Arroen Mapara

 
 

e-mailez bidali