saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Lea

Informazioa

Tamainu ertaineko arroa dugu, 81 km² baino zeozertxo gehiago baitu. Lea ibaia, 20 km inguruko luzera duena, Oiz mendiaren (1.029 m) iparreko maldetan sortzen da, pike jaisten diren errekasto ugarik Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitzen ubide nagusia izango denean bat egiten dutenean. Hortik aurrera ibaiadar gehiago jasoko ditu; azpimarragarrienak eskumaldetik itsasten zaizkionak dira, Motroilo menditik (592 m) datorren Oiz, Aulesti baino zerbait lehenago ubide nagusiarekin bat egiten duena, esaterako; edo Urio ibaia, Bedartzanditik (699 m) datorrena; azken hori Lekeition itsasoratu baino zerbait lehenago batzen zaio Leari.

Ibaiaren Bista

Leak kararrien artean egiten du aurrera, salbu eta ibaiburuaren ibilguaren zati txiki batean, non harearriak eta buztinak dauden; Urio ibaiadarrarekin ere gauza bera gertatzen dela esan daiteke. Lea ibaiaren ibarra estua da gehienbat, baina baditu zehargunez beteta dauden tarte estuak ere.

Ibaiaren hondoa harritsua da uhobira arte, nahiz eta aldaketak izan, zeren goiko tarteetan harri ama da nagusi eta beheragokoetan, errekarria.

Ibaiaren inguruko eskualdean nagusi den jarduera nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzaren alorretakoa da; batez ere pinu birlandaketak atzeman daitezke, baita eukalituenak ere, baina ez hainbeste. Bertoko basoaren aztarna txikiren batzuk baino ez, hots, harizti eta baso mistoren bat; kantauriar isurialdean ohikoak diren artadien aztarnak ugariagoak dira. Berez estua den ibarra soroz beteta dago.Aulesti eta Lekeitio dira arroko biztangunerik behinenak; eskualdeak ez du biztanle askorik, industria ere urria da.

Itzuli Arroen Mapara

 
 

e-mailez bidali