saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Galindo

Informazioa

Galindo ibaiaren arroa txikia da (67,23 km²); Nerbioi ugaranean uhobiratu baino zerbait gorago, Sestao eta Barakaldo artean, alegia, bat egiten duten bi adar nagusik osatzen dute. Adar horietarik bat, hegoaldekoa, Castaños eta La Cuadra edo Pedernal ibaiena da, Barrieta (500 m) eta Eretza (871m) mendietan jaiotakoak; ibai horiek hiru urtegi dituzte ubideetan: Oiola, Mendierreka eta Gorostiza, hain zuzen. Lehenbizikoa, Oiolakoa, La Cuadra errekastoaren ibaiburuan dago eta beste biak, Castaños ibaian. Bigarren adarra, iparmendebaldekoa, Serantes (454 m) menditik eta San Fuentes gainetik datorrena da eta Ballonti eta Capetillo errekastoek eratzen dute. Arro hau eta Kadagua ibaiaren arroaren artean Sasiburu mendizerra dago.

Ibaiaren Bista

Jatorrian, Galindo ibaiak harearrizko, kararrizko eta merlazko lurretatik egiten du aurrera eta beheragoko tarteetan alubioizko lurretatik. Iparmendebaldeko ubideek batez ere kararrizko eskualdeak zeharkatzen dituzte.

Ibaiaren hondoa harritsua da Castaños ibaian, baina Galindo ibaiaren beheko tarteetan eta Ballonti eta Capetillo errekastoetan jalgikin biguna da nagusi.

Ballonti eta Capetillo errekasto horien ubideak erabat oihangabeturik daude, ez ahaztu Bizkaiko alderik industrializatuenak eta biztanle dentsitaterik altuenak dituzten inguruak zeharkatzen dituztela, Nerbioi ugaranaren ezkerraldea, esaterako. Dena den, beste adarrean, Castaños errekastoa zuhaitz ostogalkorren basoez inguratuta dago goi ibilguan, birlandaketa, zelai eta ortuak tartekatuz. Mendierrekako aldea jolasgunerako erabiltzen da egun.

Itzuli Arroen Mapara

 
 

e-mailez bidali