saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Barbadun

Informazioa

Mercadillo, Mayor edo Barbadun deritzon ibaiaren arroaren gutxi gora-beherako azalera 97 km²-koa da eta hegomendebalde-iparrera norabidean hedatzen da. Ubide nagusiak 15 kilometro inguruko ibilgua du eta Mercadillo inguruan eratzen da (Sopuerta, Goritza eta Abellaneda edo Bezi ibaiek bat egiten duten tokian; Goritza, Kolitza menditik dator (874 m) eta Abellaneda edo Bezi, La Cabaña (519 m) eta Cabeza (482 m) mendietatik. Gero, ubide nagusiari, eskumatik, Liman errekastoa eta Galdames ibaia batzen zaizkio, biak ere Eretzatik (873 m) datozenak eta baita Cotorrio ere, azken hau Trianoko Mendietan (673 m) sortu dena. Somorrostro igaro eta beherago ugarana hasten da, La Arena hondartzan itsasoratu arte padura eta haremunez inguraturik dagoena. Arro hau eta Galindo ibaiaren arroaren artean Trianoko mendiak daude; Barbadun ibaiaren arroa eta Kadaguarenaren arteko mugan Sasiburu mendikatea dago, hots, Kolitza, Ubieta eta Eretza bezalako mendiak.

Ibaiaren Bista

Geologi substratuan kare-margak, kararri buztintsuak, harearriak eta alubioi lurrak daude.

Hondoan harriak dira nagusi, harrizko bloketzarrak, alegia; adibide gisa Goritza ibaiaren goi ibilgua edo Galdames ibaiaren tarte batzuk jar ditzakegu; halaber, errekarri txikia ikus daiteke, esaterako Barbadun ibaiaren behealdean.

Ibaiaren Bista

Arroaren goi eta erdiko ibilguetan, biztanleen jarduera nekazaritza eta abeltzaintzaren alorretakoa da; hainbeste pinu eta eukalitu birlandaketa ere atzeman daiteke. Arroaren alderdi honetan badaude biztanguneak: Olabarrieta, Abellaneda, Mercadillo eta Galdames. Biztangunerik aipagarriena itsasoratzen den lekutik hurbil dago, Muskiz, hain zuzen, baita industri jarduera oso garrantzitsua ere (petrokimikoa eta petrolio birfindegia).

Goiko ibilguan landa-paisaia dauka, bertoko basoaren aztarnak eta guzti (hariztiak eta artadiak); tarteka baso-ustiapenak eta larreak. Beheragoko tarteetan baso birlandaketak, lugintza eta sastraka sail itzelak tartekatuko zaizkigu, azken horiek nagusi dira Muskiz inguruan.

Arroan zehar sakabanatuta antzinako burdin-mea ugariren hondakinak, egun ustiatzen ez direnak. Iragan horren ondore moduan, zenbait laku txiki (Castaños izenekoa Sopuertan eta La Aceña Galdamesen) eta El Pobal bezalako burdinolak, Bizkaian ondoen artatu dena.

Itzuli Arroen Mapara

 
 

e-mailez bidali