saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak

Informazioa

Nekazaritzako
Ustiategiak
 
 

Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak deszentralizatutako administrazio-erakundeak dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailaren mendekoak. Nekazaritza Bulego horietan baserritarrak, “leihatila bakarrean” bere ustiategia modu eraginkorrean kudeatzeko beharrezko galderak eta izapideak egin ahal izango ditu.

Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Eskualdeko Nekazaritza BulegoakLanda-inguruneko bizilagunen eta Administrazioaren arteko harremanak erraztea.
  • Lehen sektoreko jarduerei atxikitako administrazio-zereginen kudeaketa erraztea.
  • Herri Administrazioaren beste bulego eta erakunde batzuekin koordinatzea.
  • Baliabide naturalak jasangarritasun-irizpidearen arabera erabilita, nekazaritza eta abeltzaintza sektorean garapen teknikoa sustatzea, lehiakortasun-indizeak handitu eta baserritarren bizimodua hobetzeko.
  • Gure nekazaritza eta abeltzaintza sektorearen konparaziozko abantailak optimizatzea.
  • Proiektu emankorrak identifikatuta, sektorearen kapitalizazio eta errentagarritasunaren alde egitea.
  • Produktibitatea handitzeko beharrezko inbertsio, obra eta zereginak sustatzea.
Ganadu

Funtzio teknikoak

  • NegutegiEskualdeko baserritarrei aholkularitza eta laguntza tekniko orokorra ematea.
  • Azterlan tekniko ekonomikoak eta inbertsioen inguruko analisiak egitea, inbertsiorako Laguntza Planaren barruan nekazaritza-ustiategiaren hobekuntzan inbertitzeko asmoa duten nekazarientzat. Laguntza Plan hori Foru Aldundiak finantzatzen du eta Europar Batasunaren baterako finantziazioa du.
  • Nekazaritzako praktika onen inguruan aholkuak ematea eta nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietan aplikatzeko teknika berriak dibulgatzea.
  • Europar Batasunak finantzatutako sari-eskabideen inguruan, bai eta urteko azaleraren aitorpena egin eta nekazaritza-ustiategiak erregistratzerakoan ere, kontrola eta jarraipena egitea eta aholkuak ematea.
  • Ustiategiak bisitatzea eta ustiategiaren baldintzen hobekuntzan eragiten duten zenbait alderdiren inguruko aholkularitza zuzena: ingurumen arloko alderdiak eta animalien higienea, lurren analisien interpretazioa, produkzio-ahalmena eta lursailen erabilera emankorrak.
Abeltzaintza

Funtzio administratiboak

  • Baserritarren galderak erantzun eta horren inguruan informazioa eman eta bitartekaritza lanak egitea, orokorrean Eskualdeko Nekazaritza Unitate bakoitzaren landa-inguruneko bizilagunen artean Sailaren eskumeneko informazioa dibulgatuz.
  • Sailak sektoreari emandako laguntzei buruzko administrazio-espedienteak informatikoki bideratu eta grabatzea
  • Bulegoan sartu eta bertatik ateratzen den dokumentu oro erregistratzea.
  • Sektoreari Sailaren jarduerei buruzko informazioa emateko bidezko izapideak egitea eta Nekazaritza Saileko beste unitate batzuekin (Nekazaritza Garatzeko Zerbitzua, Abeltzaintza Zerbitzua, Zerbitzu Nagusiak, Nekazaritza Zerbitzua, Baso Zerbitzuak, Ogasuna…) eta beste erakunde eta herri-organismo batzuekin (Nekazarien Gizarte Segurantza -bere kabuz-, Eusko Jaurlaritza, beste erkidego batzuetako albaitaritza zerbitzuak, etab.) beharrezko harremanak izaten jarraitzea.
 
 
 

e-mailez bidali