saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Helburu Orokorrak

Informazioa

Landa
Garapen

 
 

Eskuratu behar diren helburu orokorrak ondoko hauek dira:

  • Mendiko aldeetako nekazaritzako ustiategietan gutxieneko sarrera batzuk bermatzea.
  • Alde horietan gutxieneko mailako gizarte-zerbitzuak eta azpiegiturak sustatzea.
  • Aniztasun ekonomikoaren bidez errenten konbinazioak bermatzea.
  • Kultur ondarea zaintzeko ekintzak bultzatzea.

Bereziko ondoko atal hauek landuko dira:

  • Landa bideak: eraikintza eta hobekuntza.
  • Landa elektrifikazioa.
  • Landa posta.
  • Beste obra batzuk.
  • Garapenerako ekimen endogenoak.
  • Turismoa, artisautza eta abarreko enpresei laguntza ematea.

37/2009 Foru Dekretuak (2009ko apirilaren 2ko 63. zenbakiko B.A.O.n ), argitaratu zenak, azpiegiturak landa-eremuaren garapenean duen oinarrizko eginkizuna hobetzeko ematen diren laguntzak eskatze aldera berorien onuradunek izan behar dituzten baldintzak araupetu ditu.

Batez ere Landalurreko Bideen Planaren bidez jarduten da; urtean plan bat egiten da eta beraren onuradunak toki izakiak izaten dira. Haren bitartez laguntza ekonomikoak ematen dira herriguneetako errepideak hobetzeko; urtean 1.200.000 euroko dirulaguntza ematen da eta kopuru horretaz baliatuz 65 km. bide konpondu ohi dira.

Halaber, landagune isolatuen egoera zaintzen da, beren beregi uraren edo saneamendu orokorraren sarerik ez dagoen kasuetan eta benetan egoera larrietan daudenetan.

Halaber, landalurreko posta ere hobetzen ari da. Izan ere postontziak jartzen ari gara toki egokietan baserrietan bizi direnei posta zerbitzu hobea emateko.

Landa-eremua garatzeko elkarteekin elkarlanean jarduki, mendi aldeetan Eskualdeko Garapen Planak garatzen eta burutzen dira, eta bereziki, nekazaritzako gune gisa sailkatzen diren landa-eremuetan; izan ere, ekonomi garapen maila baxua duten alde horietan, arestion aipatu diren oinarrizko azpiegiturak hobetu ez ezik, ekonomi jarduerak dibertsifikatzeko ahaleginak ere egiten dira, horretarako beren beregiko ekintzak abiaraziz (landa-eremuetan industri gune txikiak sortzea, ekonomi jarduerak sustatzea eta merkataritza arloa eta enpresa txikia garatzea).

Eskabideak aurkezteko epeak:

  • Landalurreko Bideen Plana eta Landalurraren Garapena: 37/2009 Foru Dekretua, martxoaren 17koa de 17 de marzo (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 2009ko apirilaren 2koa).
  • Eskabide-Orria [PDF 170 Kb.]
 

Fitxategi horiek ikusi ahal izateko, Adobe Acrobat Reader programa behar duzu. Programa hau doakoa da, estekan sakatu deskargatzeko.

 
 

e-mailez bidali