saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zer egin behar da itzulketa eskuratzeko?

Informazioa

ZERGA-EGOITZA BAKOITZEAN DAGOEN TRIBUTU ADMINISTRAZIOAN EZARRI ERROLDAN INSKRIBATUTA EGOTEA.

Errolda eskuragarri dago

Horretarako, hurrengoa egin behar da:

2007ko martxoa baino lehen, enpresaren zerga-egoitzan dagoen Tributu Administrazio egokian eskabidea aurkeztu behar da. Eskabide horretan, ibilgailuaren gaineko titular onuraduna eta matrikula aurkeztu behar dira. Data horren aurretik aurkeztutako eskabideek urtarrilaren 1etik aurrera hartutako gasolioaren itzulketa-eskubidea egikaritu ahal izango dute -aurrerago zehazten den bezala.

Eskabide hori nahitaez Internet bidez aurkeztu beharko da, "5. Garraiolariak bere elkartearen, sindikatuaren edo aholkulariaren bidez jardun dezake?" atalean zehaztu moduan.

Halaber, eskabide horretan hurrengo gorabeherak jaso beharko dira:

  • Errepideko merkantzien garraioari dagokionez, arauketaren arabera baimen hori izatea eskatzen zaien ibilgailuek Sustapen Ministerioak (Merkantzien Garraioaren Txartela) emandako baimen-zenbakia aurkeztu beharko dute.
  • Bidaiarien garraioari dagokionez, arauketaren arabera baimen hori izatea eskatzen zaien ibilgailuek enpresa-baimenaren zenbakia aurkeztu beharko dute.
  • Auto-taxien kasuan, garraio-txartelik ez dutenean, udaleko eta udalerriko lizentziaren baimen-zenbakia aurkeztu beharko dute.
  • Tributu Administrazioak itzulketak egiteko behar dituen finantza-erakundearen eta banku-kontuko kodearen datuak (garraiolariaren titulartasunpekoak) aurkeztu beharko dira.

HURRENGO BETEKIZUNAK BETE BEHAR DIRA

Gasolioa enpresaburuaren hornikuntza-instalazioz besteko tokietan hartzen denean

Hornikuntza-ordainketa "gasolio profesionalaren txartela"ren bidez egin beharko da.

Zer da "gasolio profesionalaren txartela"?

Tributu Administrazioak baimendutako kreditu-txartelak dira, zordunketakoak edo epekakoak, eta horietan sozietate titularraren izena eta baimendutako ibilgailuaren matrikula adieraziko dira. Txartel horiek igortzen dituzten erakundeek Estatuko Tributu Administrazioan, Gasolio Profesionalaren Erregistroan inskribatzeko eskabidea aurkeztu beharko dute. Inskripzio horrek erakundeak igorritako merkataritza-izen bera duten txartel guztiak baimenduko ditu.

Txartel horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ohiko gasolio hornitzailearen bidez eskuratu ahal izango da.

Zer dakar "gasolio profesionalaren txartela" erabiltzeak?
  • Modu horretan egindako ordainketak tributu-aitorpenaren balioa izango du eta horren bidez zergadunak itzulketa eskatuko du.
  • Itzulketak hiru hilabeterik behin egingo dira, zergadunak aipatu banku-kontuan.
  • Hurrengoa sortzen duten betebehar formalak:
    • Ordainketa gasolio profesionalaren txartelaren bidez egitea onartzen duten txikizkako saltokiek txartela igortzen duen enpresari hornikuntza-eragiketa bakoitzaren xehetasuna eman beharko diote, ezaugarri ezberdin hauek zehaztuta: txartelaren IFZ, ibilgailuaren matrikula, litro-kopurua eta hornitutako erregai-mota, hornikuntzaren tokia, data eta ordua eta hornikuntza egingo duen Txikizkako pertsonaren Identifikazio Kodea."Gasolio profesionalaren txartelak" igortzen dituen erakundeak txikizkako salmentaren instalazioetan egindako gasolio profesionalaren hornikuntzen zerrenda Tributu Administrazioan Internet bidez aurkeztu beharko du.
Norberaren hornikuntza-instalazioak direnean

Norberaren hornikuntza-instalazioak "erabilera orokorreko gasolioa jasotzeko establezimenduak" dira. Halaber, titularra gasolio profesionalaren onuradunen erroldan inskribatuta egon behar da eta instalazioaren gaineko titularrek dituzten ibilgailuen hornikuntzak egin behar dira.

Instalazioen gaineko titularrek hurrengoa egin beharko dute:

  • Bizkaiko Foru Ogasunaren Zerga Berezien Atalean ageri den erregistroan inskribatzea, Jarduera eta Establezimendu Kodea (JEK) eskuratzeko helburuarekin. Horretarako, kasuan kasuko eskabidea aurkeztu beharko dute.
  • Bizkaiko Foru Ogasunean establezimendu bakoitzak bere titulartasunpean dauden eta "1. Nork du itzulketa-eskubidea?" atalean ezarri betekizunak betetzen dituzten ibilgailuei egindako hornikuntzen zerrenda Internet bidez aurkeztea, egutegiko hiruhileko bakoitza amaitu eta hurrengo hogeita bost eguneko epean.

Hona hemen hornikuntza bakoitzaren zerrenda egokian jasotako datuak: hornikuntzaren identifikazioa, hornitutako litroak, erregai-mota, tokia, data, ordua eta ibilgailuaren matrikula.

Nola egiten da itzulketa?

Aurreko b) idatz-zatian aipatu bezala aurkeztu diren zerrendak oinarritzat hartuta, zure helbide fiskalari dagokion Zerga Administrazioak erabakiko du hori eta onuradunak zehaztutako kontura egingo du banku-transferentzia.

URTEKO INFORMAZIO-AITORPENAREN AURKEZPENA

Itzulketarako eskubidea duen onuradunak aitorpen bat aurkeztu behar dio urtero Internet bidez Foru Ogasunari, egutegiko urtea amaitu eta hurrengo hogeita bost egunetan. Aitorpen horretan aitorpenaren urtean onuradunen zentsuan inskribatuta eduki duen ibilgailu bakoitzak urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egindako kilometroen kopurua zehaztu behar da.Takografoa erabili behar den ibilgailuen kilometro kopurua takografotik aterako da.

Ibilgailuren bat ez bada izan ekitaldi osoan onuradunarena, zerrendan onuraduna titular izan den aldian egindako kilometroak baizik ez dira adierazi behar.

 
 

e-mailez bidali