saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Aurkezpena

Informazioa

Bizkaiko Nekazaritzako Elikagaien Sektorea

Bizkaiko nekazaritza-elikadurako sektorea, nekazaritza inguruari dagokionez, Elkarte Produktoreen eta Kooperatiboen inguruan egituraturik dago. Antolaketa horri esker, ustiakuntzek aholkularitza eta ezagupen bikainak dituzte, kalitateko kudeaketaren eta produkzioen arloan; gainera, baliabideak optimizatu eta azpisektoreak produkzioko nahiz merkatuko estrategietan integratzen dira.

Gure sektorearen ezaugarri nagusienetariko bat produktuen kalitate handia da; produktuok nekazaritza-elikadurako kalitateko bereizgarriak dituzte, eta bereizgarriok produktuen kontrol eta segurtasun handia bermatzen diote kontsumitzaileari. Tradizio handiko produkzioak dira, bolumen txikikoak, eta horiek kontsumitzailea dagoen lekutik oso hurbil merkaturatzen dira. Era askotako produktuak daude: produktu freskoak, bai landareak eta bai abereak, eta eraldaturiko produktuak, esate baterako, gazta, txakolina, sagardoa, okelaren eratorriak, etab. Horiek guztiek agerian jartzen dute Bizkaiko gastronomia bikaina.

 
 

e-mailez bidali