saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

ZAINDUZ Programa

Informazioa

Zainduz foru-programa familia-ingurunean mendekotasun-egoeretan laguntzeko arreta-programa da, zenbait esku-hartze mota jasotzen dituena: autonomia pertsonala sustatzeko jarduerak, boluntarioak eta medekotasuna dutenen zaintzaileentzako laguntza psiko-soziala. Programa bereziki zuzenduta dago beren etxean bizi diren eta mendekotasun-egoeran dauden Bizkaiko Lurralde Historikoko pertsonei eta haien zaintzaileei. Baina herritarrak ditu, oro har, helburu.

«Zainduz» programa foralaren helburu orokorra 2007 urtetik aurrera zenbait jarduera, prestazio eta zerbitzu modu homogeneoan garatzea Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremu geografikoan, beren etxeetan bizi diren eta mendetasuna duten pertsonei eta haien familiei eta zaintzaileei laguntzeko. Helburua da, hain zuzen ere, zaintza efektiboa eta gertukoa eskaintzea eta pertsona hauek beren etxeetan gera daitezela lortzea, haien bizi kalitatea hobetzearren. Hala, instituzionalizazio beharra saihestuko da, edo, behintzat, txikiagotuko da.

Hauek dira programa foral honen helburu espezifikoak:

  • Mendetasuna prebenitzea, edo, ahal den neurrian, hura larritzea edo areagotzea ekiditea, teknika edo programa psikosozialak erabiliz.
  • Gizartea mendetasuna duten pertsonen zaintzaren inguruan sentsibilizatzeko jarduerak.
  • Mendetasuna duen senide bat zaintzen duen familiari laguntza espezializatua eta gertukoa eskaintzea.
  • Mendetasuna duen pertsona familia- eta gizarte-ingurunean gera dadila sustatzea.
  • Modu koordinatu eta eraginkorrean erabiltzea Bizkaiko Lurralde Historikoan mendetasuna duten pertsonentzat eta haien familientzat dauden gizarte-baliabideak.

Zainduz programa 5 azpiprogramak osatzen dute:

  1. Autonomia pertsonala sustatzeko ekintza, prestazio eta zerbitzuak
  2. Gizartea, oro har, mendetasunaren eta haren zaintzaren gainean informatzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak.
  3. Boluntarioen bidez eta/edo beste ekintza berritzaile batzuen bidez mendetasuna duten pertsonei eta haien familiei arreta emateko jarduerak
  4. Prestakuntza- eta informazio-zerbitzuak, mendetasuna duten pertsonak zaintzen dituzten pertsonei zuzenduak.
  5. Taldeko, familiako eta banakako laguntza psikologikoa emateko zerbitzuak eta autolaguntzarako taldeak, mendetasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzenduak.

Araudia, prozedurak eta imprimakiak

 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak:


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.