saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Asua

Informazioa

Asua ibaiaren arroaren azalera 74 km² ingurukoa da, ekialde-mendebalde norabidean hedatzen da eta Bizkaiko haranik zabalenetarikoa sortu du. Inguruan dituen mendiak baxuak dira, besteak beste, Berriaga (360 m) mendia eta Ganguren (400 m) mendizerra. Berriagak arro hau beronek paralelo daukan Butroe ibaiaren arroarengandik bereizten du eta Gangurenen ubide nagusiaren ibaiburua dago (ubide horren luzera 16 km-koa da); Gangurenek, halaber, Ibaizabal ibaitik bereiztuko du.

Arro honen ubideek zeharkatzen dituzten lurraldeak merla eta kararriak dira gehienbat. Erdiko ibilgutik uhobira arte ibai nagusiak alubioizkoak diren lurrak zeharkatzen ditu.

Ibaiaren Bista

Arroaren goiko aldean pinuen birlandaketak dira nagusi; ostera, beherago birlandaketa horiek eta larreak eta soroak tartekatzen dira. Nabarmena da ibaiak pairatu izan duen eskuhartzea, karrakaketa lan ugari egin eta zehargune ugari kendu baita. Arro honetan biztanle kopurua kontutan hartzeko modukoa da, hainbeste biztangune barreiatu ditu eta: Lezama, Zamudio, Derio eta Sondika, besteak beste; industria metalurgikoak, kimikoak eta zerbitzuen sektoreko jarduerak ere baditu. Zamudion Teknologi Elkartegia ezarri dute, beste enpresa askoren artean, ikerketa aplikaturako zentroak eta teknologia berriaren garapenerako industriak biltzen dituena.

Itzuli Arroen Mapara

 
 

e-mailez bidali