saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Artibai

Informazioa

Bizkaiak ekialderen daukan arroa dugu; azaleraren aldetik ertaina dela esan behar da, 172 km² ditu. Artibai ibaiaren luzera 20 bat kilometrokoa da eta H-IE norabidean da hedatzen, Lea arroaren paraleloan, alegia. Arro honen jatorria errekastoen bi multzotan aurkituko dugu, Oiz menditik datorren bat (1.029 m, hegoaldean) eta Urko (793 m, ekialdean), hurrenez hurren; bi multzo horiek Markinan egiten dute bat, herri horretan ubide nagusia ondo zehaztuta dago. Hortik aurrera ibaiadar garrantzitsu bakarraren ura jasoko du, Amailoarena, alegia. Amailoaren urak eskumaldetik hartzen ditu, noneta Aspiltza hirigunea zeharkatu eta gero.

Ibaiaren Bista

Arroaren substratu geologikoa aztertuz gero, ibaiburuan buztinak dira nagusi eta beherago, harearriak eta buztinak. Sarearen zatirik mendebaldekoenaren erdiko tarte batek kararri arrezifalak zeharkatzen ditu.

Ibaiaren hondoa harritsua da; blokeak edo errekarriak dira nagusi, hala errekastoetan nola ubide nagusian.

Biztanlegoa, gehienbat, Markinan pilatzen da; herri hori ubide nagusiaren erdiko tartean dago, harana zabalen den lekuan; Ondarroan ere, itsasoratzen den tokian eraiki den herria, hainbeste biztanle dago.

Goiko tarteetan nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza dira nagusi; erdiko eta beheko tarteetan industriaren garrantzia ere nabari da. Bertoko landaretzaren aztarna gisa artadi txiki batzuk daude, batez ere ibaiaren ezkerraldean.

Itzuli Arroen Mapara

 
 

e-mailez bidali