saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Etnografía

Informazioa

Etnografia

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Etnografia Atalak kultur ondarea artatu, berritu eta ikertzeko eskumena dauka, betiere Bizkaiko kultura tradizionala erakusten duten ondasun materialak eta ez-materialak ezagutaraziz eta gordez.

I. Eginkizunak

  • Norbanakoei, elkarteei eta erakundeei Bizkaiko kultur ondarearen gainean aholkuak ematea.
  • Ohiturak, lanbideak, jaiak eta beste kultur adierazpen batzuk bildu, katalogatu eta aztertzea.
  • Bizkaiko kultur ondarea osatzen duten objektuak, eraikinak, inguruak, ezagutzak, ohiturak eta bizitzeko moduak babestu, gorde eta zabaltzea.
  • Etnografiako ondarea ukitzen duten hirigintzako planei, azpiegitura-lanei eta birgaitzeei buruzko informazioa ematea.
  • "Kobie" aldizkariaren bitartez arkeologia eta etnografiako ikerketak argitaratzea, edo horien gaineko erakusketak eta hitzaldiak egitea.
  • Euskal Museoarekin lankidetzan aritzea.

II. Diru-laguntzak

  • Urtero norbanakoei eta erakundeei diru-laguntzak eskaintzen zaizkie etnografi interesa duten Bizkaiko kultur ondasunak zaintzen, ikertzen eta gordetzen laguntzeko.
 
 

e-mailez bidali