saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Komunikazioen aurkezpena

Informazioa

Kongresurako Posterrak edo Komunikazioak aurkeztu nahi dituzten partaide guztiek, honako jarraibideak bete beharko dituzte:

  • Partaide bakoitza Komunikazio/Poster bakarraren egile bezala ager daiteke, hori argitaratu gabe egon beharko da eta gutxienez egileetariko bat kongresurako izena emanda egon beharko da.
  • Komunikazioa edo Posterraren laburpena 2005eko urriaren 22a baino lehen aurkeztu edo bidali beharko da, Kongresuaren Antolakuntza Idazkaritza, kongresuaren zein arlotarako den adieraziz.
  • Komunikazioak ez dira izango 10 orrialde baino gehiagokoak, DIN 4an, lerroarte sinplearekin, oharrak, grafikoak, irudiak eta bibliografia sartuta. 12 puntuko Times New Roman letra mota erabiliko da bakarrik.
  • Bai komunikazioarekin zein posterrarekin, laburpen bat bidaliko da, gehienez 20 lerro izango dituena, goiburuan honako datuak jarrita: 1. Izenburua.-2Egilea/k.-3. Komunikatzailea.-4- Azterlana, ikerketa edo Komunikazioa - Posterra egin deneko lantokia edo ikasketa zentroa.- 5. Harremanetarako helbidea, telefonoa, faxa eta posta elektronikoaren helbidea.
  • Bai laburpenaren edukia zein komunikazioen testuak 3,5ko disketean bidaliko dira, paperezko kopiarekin batera. Disketeak Microsoft Word 2000 (XP) formatuan edo lehenagoko bertsioan egon beharko dira.
  • Batzorde Tekniko-Zientifikoak aukeratuko ditu Komunikazioak eta Posterrak eta Kongresuaren liburuan komunikazioak eta posterren laburpenak argitaratuko dira.
  • Antolakuntzako Idazkaritzak, aldez aurretik eta behar besteko denboraz, aukerztutako komunikazioak onartu diren ala ez jakinaraziko die interesatuei.
  • Komunikazioaren aurkezpena egiteko gehienezko denbora 15 minutuko izango da .

Egile guztiei, batzarkide-diplomarekin batera, aurkezpena egiaztatzen duen diploma emango zaie.

babesleen logotipoak, Bizkaiko Foru Aldundia, El Corte Inglés, ASFEDEBI, Bizkaia Kirolak eta Bilbao Bizkaia Kutxa

 
 

e-mailez bidali