saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zein konpromiso dugu ziurtagiri hau lortuta?

Informazioa

Jarduerak dokumentuetan jaso behar dira, jarduerak homogeneizatzeko, horietatik ikasteko eta kudeaketaren eta erabakiak hartzearen zorroztasuna agerian uzteko.

Nola egiten da?
  • Kalitate-eskuliburuaren bidez: dokumentu honek kalitatea kudeatzeko daukagun sistema deskribatzen du.
  • Prozeduren bidez: dokumentu egituratuak dira, eta prozesu bat edo horren atal bat behar den moduan egiteko beharrezko jarduerak, jarduera horien arteko harremanak, nork egiten dituen eta zein euskarritan oinarritzen diren deskribatzen dituzte.
  • Jarraibide teknikoen bidez: dokumentu hauetan, jarduera bat edo horren atal bat behar den moduan garatzeko eginkizunak zehazten dira.
  • Kalitate-erregistroen bidez: dokumentu hauetan, egindako jardueren edo lortutako emaitzen datu objektiboak ematen dira.

Hutsegiteak, kexak, eta erreklamazioak dokumentuetan jaso eta modu sistematikoan aztertu behar dira, eta horiek berriro ez gertatzeko jarduerak abian jarri behar dira.

Nola egiten da?
  • Kexak eta iradokizunak: Hautaketa-prozesuan hauekin egiten da lan:
    • Izangaien kexak eta iradokizunak, paperezko euskarrian edo euskarri informatikoan egindakoak, Hautaketa eta Trebakuntza arloan zuzenean edo LAGUNTZAren bidez.
    • Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailera zuzendutako kexak eta iradokizunak edo prozesuari buruzko Aldundiaren bestelako eskabideak.
    • Izangaien kexen eta iradokizunen ahozko komunikazioak, prozesuan esku hartzeagatik zuzenean ezagutzen dituzten pertsonei egindakoak.

    Kexa eta Iradokizunetatik eratorritako hobekuntza-jarduera nagusiak (40KB.)

  • Desadostasunen, Zuzentze-, Prebentzio-, eta Hobekuntza-jardueren bidez: Prozesuan desadostasunen bat antzematen denean, hau da, betekizun zehatzen bat betetzen ez denean, ez-betetze horren arrazoia suntsitzeko beharrezko neurriak hartzen dira (zuzentze-jarduera). Era berean, ez-betetzerik antzeman ez arren, etorkizuneko arazoei aurrea hartzeko jarduerak (prebentzio-jarduerak) eta prozesuen eraginkortasuna hobetzeko jarduerak (hobekuntza-jarduerak) egiten dira.

Gure zerbitzuen xede diren bezeroen asebetetzea modu sistematikoan neurtu behar da eta behar den moduan egiten ari ez diren alderdiak landu behar dira.

Nola egiten da?

Asebetetze inkestak: deialdi bakoitzean, inkesten bidez jasotzen dira izangaien oharrak eta iritziak, behar den moduan landu ez diren alderdiak aldatzeko.

Neurketak aztertu ondoren abian jarritako hobekuntza-jarduera nagusiak (39KB.)

Gertaerak eta datuak kontuan hartuta, kudeaketaren alderdi giltzarriak zorroztasunez berrikusi behar dira, gutxienez urtean behin, xede zehatzak ezarriz eta horien aldian aldiko jarraipena eginez.

Nola egiten da?
  • Barruko auditorien bidez: gutxienez urtean behin, barruko auditoretzak egiten dira datuak lortu eta horiek ebaluatzeko, politikak, prozedurak edo betekizunak zein neurritan betetzen diren zehazteko.
  • Zuzendaritzak sistema berrikusita: urtean behin gutxienez, kudeaketaren alderdi giltzarri guztiak oro har aztertzen dira, lortutako adierazleak, erregistroak eta informazioa oinarri hartuta, hurrengo aldirako helburu berriak ezartzeko eta emandako zerbitzua hobetu ahal izateko.

Urtero-urtero kudeaketa-sistemaren auditoretza egin behar du kanpoko erakunde ziurtagiri-emaile batek eta barruko auditoretzak egin behar dira.

Nola egiten da?
  • Kanpoko auditorien bidez: urtero, prozesuaren funtzionamenduaren inguruan kanpoko erakunde ziurtagiri-emaile batek auditoretza egingo du. Horrez gain, erakunde horrek nazioarteko erreferentzia-estandar batekin balioztatzen du, hots, ISO 9001:2008 arauarekin. Modu horretan, kudeaketan objektibitatea eta gardentasuna lortzen dira.
    Erakunde ziurtagiri-emaileak prozesuaren inguruan nabarmendu dituen alderdi nagusiak
  • Barruko auditorien bidez:gutxienez urtean behin, barruko auditoretzak egiten dira datuak lortu eta horiek ebaluatzeko, politikak, prozedurak edo betekizunak zein neurritan betetzen diren zehazteko.
 
 

e-mailez bidali