saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Mundutik - Mundura Proiektua

Informazioa

Zer da Mundutik Mundura proiektua?

“Mundutik Mundura” proiektua etorkin gazteak emantzipatzera zuzenduta dago eta pertsona bakoitzaren beharrizanen arabera aplika daitezkeen aldi baterako ekintzez osatuta dago.

Zer eskaintzen du proiektu honek?

Proiektu honetan sartzen diren pertsonei hauxe eskaintzen zaie:

Sustapen pertsonalerako ekintzak:
ekintza hauen bidez gazteari sustapen pertsonal egokia eskaintzen zaio, sustapen planifikatu eta koherentea. Horrela, garapen pertsonalerako, euren gaitasunak indartzeko, prozesuan parte hartzeko eta, azken finean, autonomia maila handiagoa lortzeko konpromisoa hartzen da.
Egoitza esparruko ekintzak:
ekintza hauen bidez emantzipatzeko prozesuan dagoen gazteari etxebizitzarako eta bizikidetzarako baldintza duinak eta nahikoak eskuratzen lagunduko zaio.
Laneratzeko ekintzak:
ekintza hauen bidez gazteari laneratzeko behar izango dituen jarrera, ezagutzak eta prozedurak emango zaizkio.

Nork jaso ditzake?

Baldintzak hauek betetzen dituztenentzat:

  1. Gizonezkoak izatea, 18 urte baino gehiago izatea, baina 23 bete gabe.
  2. Bizkaiko Foru Aldundiaren adingabekoak babesteko zentro batean sartuta egotea, gutxienez, 18 urte bete baino 12 hilabete lehenago eta eskabidea egitean zentro horretan jarraitzea.
  3. Gutxieneko hizkuntza gaitasunak izateak, mezuen ulermenak eta adierazpenak edo oinarrizko ahozko adierazpenek zehaztutakoak.
  4. Buru-osasuneko arazorik ez izatea.
  5. Ohiturazko delitu-portaerarik edo jokabide antisozialik ez izatea.
  6. Mendekotasuna eragiten duten gai toxikoen azturazko kontsumitzailea ez izatea.
  7. Gizarteratze prozesuari buruz jarrera positiboa izatea.

Lankidetza-hitzarmena duten erakundeak:

Gaur egun "Mundutik-Mundura" proiektuak tutoretzapeko 15 etxebizitza eta 102 plaza dauzka. Zerbitzu horiek emateko lankidetza-hitzarmena dago erakunde hauekin:

  • "Agiantza Elkartea" elkartea.
    Helbidea:
    Maiatzaren 2a, 20-1. Bilbo 48003.
    Tfnoa:
    94.415.79.78
  • Ongintza-laguntzako Elkarbanatuz elkartea.
    Helbidea:
    Bilbo. Madariaga etorbidea, 67. Bilbo 48014.
    Tfnoa:
    94.443.21.24
  • Goiztiri Elkartea.
    Helbidea:
    La Providencia, 19. Barakaldo 48901.
    Tfnoa:
    94.478.05.41
  • Lagun Artean elkartea.
    Helbidea:
    Julio Urquijo 7/9 behekoa. Bilbo 48014.
    Tfnoa:
    94.447.24.87
 
 

e-mailez bidali