saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ezinduentzako aldi baterako egonaldiak

Informazioa

Aldi baterako egonaldiak atsedena hartzeko, indarra berreskuratzeko edo premia bati aurre egiteko denbora eskaintzen die mendekotasuna duten adinekoen familiei edo zaintzaileei.

Nork eska ditzake egoitzetarako aldi baterako egonaldiak? 

  • Gizarte-zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearen 3. eta 25. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek.
  • % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten eta Gizarte Ekintza Saileko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuak ebaluatuta dauden pertsonek.
  • 18 eta 64 urte artekoek. Salbuespen gisa, adingabeak ere izan daitezke eskatzaile.

Zelan eskatu aldi baterako egonaldia?

Eskabideak Gizarte Ekintza Sailaren erregistroan aurkeztu ahal izango dira, eskaturiko egonaldia hasi baino bi hilabete lehenago gutxienez eta gehienez sei hilabete.

Aldi baterako egonaldirako plaza bat esleitzea

Eskabidea eta eskatzaileak sartzeko baldintza orokorrak betetzen dituela eta ekonomia-ondarearen aldetik duen egoera egiaztatu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak egoitzen foru zerbitzuko plaza baten onuraduna izatea aintzatetsiko dio eskatzaileari, eta plaza esleitzeko prozesuan sartuko da.

Plaza hutsik ez balego, zerbitzuari lotutako prestazioa jasotzeko eskubidea izango du interesdunak, egonaldi pribaturako balizko egonaldiaren ordainketarako diru-ekarpena egiteko.

Prezio publikoa

Hutsik dagoen plaza plaza publikoa esleitzeko zain dagoen onuradunaren profilari egokitzeari buruzko azterlana egin ondoren, erabiltzaileak eta bere bizikidetza-unitateak ekonomia-ondarearen aldetik duten egoerari buruzko dokumentazioa eskatuko da.

Eguneko gehieneko prezio publikoa, 40,90 euro izango da egun osoko plazetarako 2013an, ezinduentzako eguneko arreta zentroetako egonaldiagatik ordaindu beharrekoa, eta 32,75 euro eguneko arretarik gabeko plazetarako.

Lege-arauak 

  • Arautegia, izapidetzea eta aurkeztu beharrako dokumentazioa
  • 108/2006 Foru Dekretua, ekainaren 13koa; horren bidez, urrituak Bizkaiko Foru Aldundiaren zentroetan eta hark itunduetan edo kontratatuetan ematen den eguneko arretadun egoitzara, aldi baterako egonaldian sartzeko sistema orokorra arautu da, senideei atsedenaldia emateko eta premiazko uneko arreta emateko. Martxoaren 13ko 38/2007 FDren eta maiatzaren 6ko 70/2008 FDren bidez aldatua eta azaroaren 23ko 134/2010 Foru Dekretuaren bidez luzatua.
  • 204/2003 Foru Dekretua, urriaren 28koa; horren bidez, ezinduak zaintzako zentro propioetarako, itunpekoetako, hitzarmenpekoetako eta kontratatupekoetako prezio publikoari buruzko arauak aplikatzea eta garatzea ebatzi da.
  • 173/2015 FORU DEKRETUA, azaroaren 24koa, zeinaren bidez aldatzen baita 2005eko ekainaren 13ko 108/2006 foru dekretua, desgaitasuna duten pertsonak eguneko arreta duten egoitzetara, aldi baterako egonaldian, sartzeko sistema orokorra arautzen duena.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali