saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Fauna Basatia Sendatzeko Bizkaiko Zentroa

Informazioa

Ehiza Fauna eta Arrantza
Kudeatzeko Zerbitzua
 

Gorlizko udalerrian kokatutako Fauna Basatia Birgaitzeko Zentroa 1999ko uztailean hasi zen funtzionatzen.

Zentro honen helburua ez da soilik beharrizan klinikoak eta ospitalekoak betetzea; horrez gainera, proiektu zabalagoak ari dira sustatzen, fauna basatia zaintzeko estrategia orokor baten barruan.

Zentro honetan, edozein arrazoi dela medio, naturan bizitzen jarraitzeko arazoak dituzten espezie basatietako animaliak sendatzeko ahalegina egiten da. Izan ere, erreskatatuko ez balira, hil egingo liratekeen animaliak izan ohi dira. Azken helburua da animalia horiek naturan libre uztea.

Zentroa beharrezkoa da, eta, hortik abiatuta, natura zaintzeko beste tresna bat izan behar da.

 

Fauna Basatia Sendatzeko Zentroaren eginkizuna gizarteari zerbitzua ematea da, fauna autoktonoa babesteari eta zauritutako animaliak sendatzeari dagokionez dituen beharrizanei erantzunda.

Helburu nagusiak:

  • Espezie mehatxatuak kontserbatu eta berreskuratzea.
  • Animaliak naturan iraun ahal izateko beharrezko ahalmenak berreskura ditzan lortzea.
  • Errotik kendu nahi diren gaixotasunak kontroilatzea.
  • Saneamendu-kanpainaren helburuko gaixotasunen iraupenaren aldean, basa-gordailuen eragina ezagutzea.
  • Fauna basatiaren gaixotasunen nagusitasunaren aldaketei aurre egiteko kontrol-sistema bat ezartzea.
  • Animalien osasunaren arloan eskumenak dituzten erakundeen agindeiei erantzutea.

Zelan lortu helburu horiek:

  • Jasotzen dituen animaliak sendatuz eta askatuz.
  • Datu ugari jasotzen dituen animalien erregistro oso bat eramanez.
  • Askatzeak monitorizatuz. Birgaikuntza Zentroak animalia basatiak kontserbatzeko egin dituen jarduketetan egindako ahaleginak benetan eraginkorrak ote diren jakiten arduratu behar da. Horretarako, askatutako espezieen identifikazio zientifikoaz gain, kasu batzuetan, animaliak urrutitik identifikatzeko aukera ematen duten makak edo ezaugarriak jartzeko prozedurak erabili behar dira.
  • Emaitzen ebaluazioa egiten duten unean-uneko txostenak edo urteko memoriak eginez.
  • Beste Birgaikuntza Zentro batzuekin lankidetza, harreman eta esperientzia-trukaketako hartuemanik gorenenari eutsiz.
  • Informazioa eskainiz. Birgaikuntza Zentroek naturaren kontserbazio-lana jende artera hurreratzen laguntzen dute. Beraz, Birgaikuntza Zentroak ahalik eta modurik zehatzenean eta seriotasunez ahalegindu behar dira zauritutako animalia bat jaso eta Zenrora ekarri edo bidaltzen duten pertsonei arreta eta informazioa eskaintzen.
  • Mehatxatutako espezieen kontserbazio- edo berreskurapen-planen burutzapenean lagunduz.
  • Osasun Zaintzako Programetan parte hartuz.
  • Animalia-ikerketako programetan parte hartuz (esaterako, apoarmatu istilzalearen (Emys orbicularis) ugalketa-kontrola, berreskuratu ezinezkoak diren hontz zuriaren umeak itxian (Tyto alba) hazteko programa.

 

 
 

e-mailez bidali