saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Alkarbide

Informazioa

Alkarbide

Zer da Alkarbide?

Alkarbide Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea da.Bizkaiko Foru Aldundiak sortu du Alkarbide, Eusko Jaurlaritzarekin eta EUDELekin lankidetzan.

Alkarbideren xede nagusia, berriz, euskararen aldeko toki politikak bateratu eta bideratzea da, hala euskara sustatzeko irizpideak finkatzeko, nola udal eta mankomunitateen iritziak eta iradokizunak jaso eta ahalbideratzeko.

Alkarbideren Egitura

Alkarbideren egitura honakoa da:

  • Batzorde Artezkaria, maila politikoan. Organo horri Alkarbideren zuzendaritza eta ordezkaritza dagozkio.
  • Batzorde Eragilea, antolakuntza mailan. Organo hori, funtsean, bilgunearen barne koordinazioaz arduratzen da. Bestalde, era guztietako zerbitzuak eskainiko dizkie toki erakundeetako euskara zerbitzuei, eta bertako teknikariak trebatu eta prestatzeko bideak jorratuko ditu.
  • Lan-mahaiak, udal eta mankomunitateetako euskara teknikariek osaturikoak, maila teknikoan. Lan-mahaiak arloka antolatu dira, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren A, B, C eta D ereduen arabera. Eginkizun teknikoa betetzen dutenez, alde batetik, irtenbide eta neurriak proposatuko dituzte, eta bestetik, hausnarketa eta azterbideak bultzatuko.

Alkarbideren Eginkizunak

Alkarbideren berariazko eginkizunak honako hauek dira:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko politikak koordinatzea, euskara sustatu eta biziberritzeko politika egokia eta eragingarria gauzatze aldera.
  • Hizkuntza arloko aholkularitza eta laguntza ematea. Horrezaz gain, era guztietako prestakuntza eskaini, trebakuntza ikastaroak antolatu eta terminologia lantzea.
  • Bizkaiko Lurralde Historiko osorako proiektuak prestatu eta garatzeko zerbitzuak eskaintzea, bai egun era egokian jarduten duten udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuentzat, bai ataza horretan oraintsu hasi berri direnentzat. Era berean, euskara sustatzeko irizpideak jakinarazi, laguntza eta aholkularitza eskaini, eta babesa ematea.
 
 

e-mailez bidali