saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaibus

Informazioa

Bizkaia Bizkaibus
 

Oharrak

A3223 BILBAO – LARRABETZU (Artxandako tunelak/Túneles de Artxanda) LINEAN ALDAKETA

Urriaren 23tik aurrera, A3223 BILBAO - LARRABETZU (Artxandako Tunelak/Túneles de Artxanda) lineak, Bilbon duen hasierako geltokia lekuz aldatuko da, eta Ayala kalera eramango da. Aldaketa horrekin, konponbidea eman nahi zaio Abandon gertatzen den autobus pilaketari.

ZERBITZU BEREZIAK 2017KO SAN FAUSTO JAIETAN (DURANGO)

Durangoko San Fausto Jaiak direla-eta, urriaren 13, 14, 20 eta 21ean, zerbitzu berezi hauek ezarri dira A3923 linearako.

ORDUTEGI ALDAKETAK A3336 BILBAO - MUSKIZ LINEAN

Hurrengo asteazkenetik, irailaren 13tik aurrera, Somorrostro Prestakuntza Zentroarentzako zerbitzua hobetzeko, ordutegia irteera bat gehiagoz indartuko da, 7:15etan, Urioste geltokitik.

ORDUTEGI-ALDAKETA A3533 GERNIKA LUMO-MENDATA linean

Irailaren 4tik aurrera, Mendatako Udalak eskatuta, aldatu egingo dira linea horren eguerdiko zerbitzuak: 15:15ean irtengo dira Gernikatik eta 15:30ean itzuliko dira Mendatatik.

ORDUTEGI-ALDAKETA A2321 Santutxu - UPV/EHU linean

Irailaren 4tik aurrera, linea horren ordutegia hobeto betetzearren, aldatu egingo dira EHUko irteerak: aurreko urteetan baino 5 minutu beranduago irtengo dira autobusak bertatik.

ORDUTEGI-ALDAKETA A3923 BILBAO DURANGO - ELORRIO (autopista) eta A3933 BILBAO - DURANGO (autopista) lineetan

Irailaren 4tik aurrera, Bilbotik Elorriorako autobusen irteera-orduak aldatzeko eskaerei erantzunez, atzeratu egingo dira irteera-orduok: autobusak puntuan aterako dira Bilbotik.

Hala ere, Bilbo eta Durango arteko loturak maiztasun bera izango du aurrerantzean; hori dela eta, aldatu egin behar dira A3933 lineako zerbitzuak Bilbotik irteteko orduak.

ORDUTEGI-ALDAKETA A3613 BILBAO - UGAO MIRABALLES - OROZKO eta A3641 Nerbioi Garaia - ARRIGORRIAGA - GALDAKAO Ospitalea lineetan

Irailaren 4tik aurrera, Orozkoko Udalak eskatuta, aldatu egingo da 08:15ean Ibarratik irteten zen zerbitzua: Zubiaurretik irtengo da aurrerantzean. Bestalde, Ibarraren eta Galdakaoko Ospitalearen arteko lotura bat gehituko A3641 linean, 07:45ean.

BIZKAIBUSEN ANIMALIAK GARRAIATZEARI BURUZKO ARAUDIAREN ALDAKETA

Ekainaren 6tik aurrera, aldatu egingo da Bizkaibus zerbitzuan animaliak garraiatzeari buruzko araudia.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali