Hemen zaude:
Otsailaren 4tik aurrera, A3151 eta A3340 lineen ibilbidean Ingeniaritza Eskola geralekua gehituko da joaneko bidaian, Termibus inguruko erabiltzaileei linea horren erabilera errazteko.
Otsailaren 4tik aurrera, zerbitzu berri bat ezartzen da Lekeitio eta Bilboren arteko linearako, 06:15ean. Horrez gainera, itzultzeko zuzeneko zerbitzu bat ezartzen da, 15:00etan.
Otsailaren 4tik aurrera, luzatu egingo da A3333 linearen gaur egungo zerbitzua, Zugaztieta Gallartarekin konektatzen duena; institutuko gaur egungo terminaletik Abanto-Zierbenako udaletxeko geralekuraino izango da luzapen hori.
Urriaren 5etik aurrera, bakarrik doazen emakumeei aukera emango zaie bitarteko geralekuetan gelditzeko, hala eskatzen badute. Aukera hori 22:30etik 06:30era baliatu ahal izango dute, A3932, A3516 eta A3136 lineetan.
Irailaren 10tik aurrera, EHUrako lineek (Leioa) berriro ere izango dituzte ikasturteko ordutegiak. Zerbitzuaren web orrian kontsulta daitezke ordutegiok; horretarako, ordutegira sartu eta behealdean adierazi behar da zer egunetatik jaso nahi dugun informazioa.
2018ko maiatzaren 22ko 475/2018 Foru Aginduaren bitartez, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak BIZKAIBUS zerbitzuei dagozkien tarifa berriak onartu ditu.
2018ko ekainaren 4tik aurrera aplikatuko dira tarifok. Honako dokumentu honetan jasotzen dira:
Tarifak 2018. [PDF 608 KB]
Maiatzaren 14tik aurrera, Bilboren eta aireportuaren arteko lotura hobetzeko linea horretako maiztasuna handituko da, eta 15 minuturik behin eskainiko da zerbitzua, urteko egun guztietan.
Behin Sestaoko Udalak San Pedro plazan egindako obrak bukatuta, A2316, A3122, A3129, A3135 eta A3335 lineek betiko ibilbidea egingo dute urtarrilaren 14tik aurrera.
Arropain auzoan egingo diren lanak direla-eta, urriaren 29tik aurrera errei bat itxiko da BI-2405 errepidean, eta trafikoa txandaka erregulatuko da semaforo bidez.
Lan horien ondorioz, A3512, A3513 eta A3253 lineek auto-ilararen bat topa dezakete Larrotegiko geralekura iristean. Aurreikuspenen arabera, obra horiek lau hilabeteko iraupena izango dute.
Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.