saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaibus

Informazioa

Bizkaia Bizkaibus
 

Oharrak

TARIFA BERRIAK BIZKAIBUS ZERBITZUAN

2018ko maiatzaren 22ko 475/2018 Foru Aginduaren bitartez, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak BIZKAIBUS zerbitzuei dagozkien tarifa berriak onartu ditu.

2018ko ekainaren 4tik aurrera aplikatuko dira tarifok. Honako dokumentu honetan jasotzen dira:

Tarifak 2018. [PDF 608 KB]

ORDUTEGI ALDAKETA A3247 BILBAO Aireportua/Aeropuerto LINEAN

Maiatzaren 14tik aurrera, Bilboren eta aireportuaren arteko lotura hobetzeko linea horretako maiztasuna handituko da, eta 15 minuturik behin eskainiko da zerbitzua, urteko egun guztietan.

A3411, A3451 ETA A2162 LINEEN IBILBIDEAREN ALDAKETA

Getxoko Udala Algortako Etorbidea urbanizatzeko egiten ari den obren I. fasea amaitu dela eta, maiatzaren 7tik aurrera, ohiko ibilbidea egingo dute A3411, A3451 eta A2162 lineek, berriro; lehengo biek, Areetarako noranzkoan, eta A2162 lineak, berriz, EHUrako noranzkoan.

Abisuak Obrak direla-eta

LEIOA: A2161 eta A2166 lineak
ERMUA: A3926 eta A3916 lineak
AMOREBIETA: A3513, A3514, A3515, A3523 eta A3525 Lineak

Apirilaren 14tik aurrera, Autzaganako tunelak zerbitzuan jarriko dira; horrek errepidean izango duen eraginaren ondorioz, Bizkaibus zerbitzuaren lineetan aldaketa batzuk egingo dira, inguru horretan; hain zuzen:

  • Inguru horretatik igarotzen diren Bizkaibus zerbitzuko lineak ez dira geratuko Autzaganako geralekuan, noranzko bietako batean ere.
  • A3513 eta A3523 lineak baino ez dira geldituko Katiako geralekuan (noranzko biak).
  • Gainerako zerbitzuak (A3514, A3515 eta A3525 lineak) ez dira geratuko lehen adierazitako geralekuetan, beren edukiera eta konfigurazioagatik.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali