saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Hirigintza-plangintzaren informazio-sistema geografikoa

Informazioa

Aplikazio honekin, Bizkaiko Foru Aldundiak jende ororen eskura jartzen du udal hirigintzaren arloko informazioa, eta bai Lurralde Historiko osoaren plangintza ukitzen duten arloko zenbait alderdi ere. Horiek oro orientatzeko baino ez dira, ez baitira lotesleak. Ondoko hauek jasotzen ditu:

  • Udalerriko lurzoruaren sailkapen eta kalifikazio orokor eta xehekatua.
  • Udalerri bakoitzeko plangintzan dauden eta aurreikusi diren egoitza-erabilerako eta ekonomi jardueretako lurzoruak; plan bereziko jardununeak, sektoreak eta aldeak zehaztuta, grafikoki mugatuta eta betetze-gradua eta parametroak emanda:

    eraikigarritasuna, dentsitatea, eraikitako azalera eta gehieneko etxebizitza kopurua, BOE kopurua, eraikinen okupazioa, eraikinen altuerak, gune libre eta ekipamenduetarako lurzorua,…

  • Udalerri bakoitzean indarrean dagoen plangintza; plan bereziko jardunune, sektore eta alde bakoitza ukitzen duena zehaztuz, behin betiko onetsi ziren datak emanez eta bere arautegia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zeneko data emanez.
  • Kostaldeko lerroak, segurtasun lerroak, kultura-ondareko elementuak, uholdeek har ditzaketen guneak, ingurumen alorreko alderdiak (biotopo babestuak, parke naturalak, BGL-ak, HBGBak, …), eta abar.

Aplikazioa atzitu

 
 

e-mailez bidali