saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Laguntza psikologikorako zerbitzua

Informazioa

Helburua eta edukia

Tratu txarrak eta eraso sexualak gertatzen direnean, familian esku hartuz laguntza psikologikoa emateko programak emakumeek, gizonek eta adingabekoek jasandako tratu txarren eta sexu-erasoen ondorioei ekin eta portaera bortitzak aldatu nahi ditu.

Honako hauek dira esku-hartzearen faseak:

  • Diagnostikoa eta balorazioa.
  • Banakako Laguntza Psikologikoa: foru dekretu honen 3. artikuluan deskribatzen diren onuradunei laguntza psikologikoa emateko eta psikoterapiako banakako tratamenduak.
  • Taldeko arreta psikologikoa, biktima heldu eta adingabeei emandako banako arreta psikologikoan esku-hartze osagarria egiteko.
  • Aztertutako kasuen jarraipena.
  • Aztertutako kasuen ebaluazioa.

Emandako laguntza psikologikoa urgentea (hur-hurreko arriskua dagoenean), doakoa eta espezializatua izango da.

Onuradunak

  • Tratu txar fisikoen eta/edo psikikoen eta/edo sexu-erasoen biktima diren emakumeak.
  • Tratu txar fisikoen eta/edo psikikoen eta/edo sexu-erasoen biktima diren gizonak.
  • Tratu txarrak ematen dituzten pertsonak.
  • Familian bertan edo kanpoan tratu txar fisiko edota psikikoen edota sexu-erasoen biktima diren adingabekoak, Gizarte Ekintza Sailak babespean ez dituenak, baldin eta bi gurasoak edo, bat behintzat, gauza badira zaintza eta babesari edo tutoretzari datxezkion eginbeharrak betetzeko.
  • Tratu txarren edota sexu erasoen biktima direnen senideak (emakumeak eta gizonak) edota hurbileko pertsonak, baldin eta indarkeria egoera horrek eragin dien ezinegonaren ondorioz zeharkako biktima badira.

Sartzeko baldintzak

  • Aurreko idatz-atalean jasotako egoeraren batean egon beharko dira.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon beharko dira eta/edo bertan bizi beharko dira.

Programarako sarbidea

Programan zuzenean parte hartu daiteke. Horretarako, aurretik hitzordua eskatu behar da, telefono bidez, Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuan (Telefonoak: 94.406.62.66 - 94.406.62.72 - 94.608.35.74 - 94.406.69.00).

Non eskaintzen da zerbitzua?

  • Bilbo: egunero, astelehenetik ostiralera; 10:00-14:00 eta 15:00-19:00.
  • Markina-Xemein: astelehen, astearte eta ostegunetan; 08:00-15:00.
    Eremua: Lea Artibaiko Mankomunitateko biztanleak (honako udal hauek osatzen dute: Amoroto, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar), bai eta Aulesti eta Munitibarkoak ere.
  • Zalla: astearte eta ostegunetan; 08:00-15:00.
    Eremua: Enkarterriko Mankomunitateko biztanleak (honako udal hauek osatzen dute: Artzentales, Karrantza Harana/Valle de Carranza, Galdames, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Sopuerta, Trucios-Turtzioz eta Zalla), bai eta Balmasedakoak ere.
  • Ugao-Miraballes: asteazkenetan; 08:00-15:00.
    Eremua: Nerbioi eskualdeko biztanleak (Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Arakaldo, Orozko, Zaratamo eta Zeberioko udalak).
  • Durango: astearteetan, 10:00-14:00 eta 15:00-18:00; asteazken eta ostegunetan, 08:00-15:00.
    Eremua: Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko biztanleak (honako udal hauek osatzen dute: Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria y Zaldibar), bai eta Garai, Otxandio eta Berrizkoak ere.
  • Gernika-Lumo: astearte eta asteazkenetan; 08:00-15:00.
    Eremua: Busturialdeko biztanleak (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udalak).
  • Igorre: astelehenetan; 08:00-15:00.
    Eremua: Arratiako Mankomunitateko biztanleak (honako udal hauek osatzen dute: Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide eta Zeanuri).

Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskabide guztiak inprimaki normalizatuan bete beharko dira.

Interesdunak sinatutako eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • NANren, pasaportearen, egoitza txartelaren edo, bestela, eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko baliozkoa den beste edozein agiriren fotokopia.
  • Erroldaren ziurtagiria.
  • Laguntza psikologikoa eskatzailearen ardurapean dagoen adingabeko batentzat eskatzen bada, dagokion famili liburuaren eta/edo, bestela, zaintza eta babesa edo tutoretza egiaztatzen duten agirien fotokopia.
  • Babes agindua edo horretarako emandako ebazpen judizialik badago, horren kopia aurkeztu beharko da.
  • Eskatutako betekizunak betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein agiri.

Eskabideak eta nahitaezko agiriak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren erregistroetan aurkez daitezke. Halaber, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38. artikuluan xedatutako eretatik edozein erabilita ere aurkeztu ahal izango dira.

Legedia

Lege-arauak

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiako Gizarte Ekintza Saileko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuan.

 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak:


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.