saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Zentroetan harrera

Informazioa

Helburua

Emakumearen abegi-egoitzetako zentroetan aldi baterako babesa eman, zerbitzuaren parte-hartzea eskatzen duten pertsonen gorputz osotasuna edota emozionala arriskuan jar ditzaketen zio sozioekonomikoetan eta/edo iturburua elkarbizitzarako gatazka larrietan duten egoera larriei aurre egin diezaioten.

Jasotzaileak

Laguntza hauen onuradun, beraien ohiko inguruan bizi ahal izatea hainbatean oztopatu, eta aldi baterako abegi-zentro batean sartzea gomendatzen duten arazo familiarrak, sozialak edo pertsonalak agertzen dituzten emakumeak beraien adingabeko seme-alabekin izan daitezke. Horrela parte-hartzearen babespean hurrengo hauek izango dira:

  1. Etxeko indarkeriaren peko diren emakumeak, seme-alabak izan nahiz izan ez.
  2. Bizkaiko Foru Aldundiaren Umeen Zerbitzuan irekitako espedientea dutela Zaintza edo Tutoretza egoeran egonak izan eta adin nagusitasunera heltzean  Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuaren babespekoak izatera aldatzen diren emakume gazteak.
  3. Era autonomoan gizartean bizi izatea eragozten dien familia desestrukturazio arazoa, gaitasun sozial eta/edo pertsonal falta eta/edo horri loturiko arazo sozialen bat agertzen duten emakume gazteak.
  4. Gazte hazleak edota guraso bakarreko familiaren kargupekoak izanik seme-alabak hazten trebatzeko laguntza berezia behar dutenak.

Betekizunak eta bazterketak

Eskabidea aurkezteko datan, hurrengo betekizun hauek eduki beharko dituzte:

  1. Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea, gutxienez urtebete lehenagotik, eskabidea egiten denetik zenbatuta. Erroldatze-aldia zenbatzeko, kontuan hartuko dira Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietatik edozeinetan ondoz ondo izandako erroldatzeak.
  2. Diru-sarrerarik ez izatea edo Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) besteko diru-sarrerak edo txikiagoak izatea, harako gizarte prestazioa arautzen duen arautegian ezarritako terminoetan.
  3. Ez da erroldatze betekizunik eta/edo baliabide ekonomikoen mugarik eskatuko, emakumearen eta/edo bere kargupeko seme-alaben segurtasuna eta gorputz osotasuna arriskuan jar ditzaten presa bereziko zertzeladak tarteko direlako, harako baldintza betetzea ezinezkoa dela zehazten duten salbuespeneko kasu berezietan. Edonola ere, salbuespen honetan oinarriturik hartzen diren ebazpenek nahikoa arrazoi izan behar dute.
  4. Larrialdietarako Harrera-Zerbitzuan sartzeko eta bide honetatik egindako diru-sarrera mantentzen den bitartean, ez da ezarriko adingabetasunaren muga euren amen ardurapean sartzen diren seme-alabei dagokienez, eta kasu honetan ez dira ezarriko ere aurreko lerroaldeetan jasotako betekizunak

Kanpoan geratzen dira:

  1. Osasun-laguntzarako bitarteko espezializatuak edota arreta handiaren beharra duten pertsonak, hain zuzen ere egoitzazko gizarte zerbitzuen berezko zuzkiduretatik eta berorien ahalbideetatik kanpo daudenak.
  2. Laguntza eta arreta berezitua eskatzen duten arazo psikikoak edota buruko nahasteak nahiz halakoei lotuak agertzen dituztenak.
  3. Sartzea eskatzeko arrazoi nagusiak batez ere arazo ekonomikoak eta/edo etxebizitza eskuratzeko eragozpenak sortuak dituzten emakumeak.
  4. Oinarriko Gizarte Zerbitzuak, kasura egokitu eta egoera hobetzera bideratuz, bere esku dituen parte hartzeko baliabide guztiak agortu ez dituzten kasuak.
  5. Aurreko baztertzeko klausulak ez zaizkie aplikatuko Larrialdietarako Harrera-Zerbitzuaren bidez zentroetan egiten diren sarrerei.

Tramitazioa

  1. Eskabideak interesatuek eurek edo beraien legezko ordezkariek aurkeztuko dituzte, erroldaturik daudeneko udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuan; era berean, eskabideok Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetarik edozein erabiliz bidera daitezke. Horretarako, inprimaki normalizatua bete behar da. Eskatzaile bakoitzari dagokion Oinarriko Gizarte Zerbitzura bidali behar dira aipaturiko eskabideak.
  2. Eskabide guztiak dekretuari eransten zaion eredu arautua betez egin beharko dira.
  3. Era berean, eskabideekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:
    1. NANaren fotokopia, egoitza-txartela, edota, bestela, eskatzailearen nortasuna egiazta dezan beste edozein agiri mota.
    2. Dekretuaren 2. artikuluko 2. ataleko a) letran eskatutako betekizuna betetzen dela egiaztatuko duen erroldatzearen ziurtagiria.
    3. Gizarte Segurantzaren Lurraldeko Diruzaintzaren ziurtagiria, pertsona eskatzailea Gizarte Segurantzan alta emanda dagoen ala ez adieraziko duena.
    4. Eskabidea egiten duen pertsonak langabeziaren ziozko prestaziorik jasotzen duen ala ez egiaztatuko duen INEM-en ziurtagiria.
    5. Eskabidea egiten duen pertsona pentsioren baten titular modura ageri den ala ez egiaztatuko duen GSIE-aren ziurtagiria.
    6. Halakorik duenean Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duela egiaztatuko duen ziurtagiria.
    7. Interesatuaren egoera ekonomikoa agertzen duen zinpeko aitorpena eta egiaztagiriak (nomina, jasotzen duen edozein prestazio, laguntza, sorospen, pentsio, errenta, etab.en egiaztagiriak)
    8. Bere ardurapean adingabekorik denean: familia-liburuaren eta/edo, halakorik denean, zaintza eta jagotza edo tutoretza egiaztatzen duten agirien fotokopia.
    9. Eskatutako betekizunak egiaztatzeko eskatzen zaion bestelako edozein agiri.
    10. Dagokion Oinarriko Gizarteko Zerbitzuak luzatutako gizarte txostena, hots interesatuak aurkeztutako emakumearen abegi-zentroan sartzeko eskabidea bidezkoa egiten duena. Txosten horrek honakoak jasoko ditu, gutxienez:
      1. Emakumearen egoera pertsonal eta familiarrari buruzko informazio osoa: ezaugarri pertsonalak, egoera ekonomikoa, etxebizitzarena, gizarte-familia arteko sare, heziketa, lan-egoera, osasun-egoera, etab.
      2. Oinarriko gizarte zerbitzuek egindako parte-hartzeei buruzko informazioa eta zenbaterainoko inplikazioa izan duen edota zenbateraino bete duen eskatzaileak sinatutako gizarteratze-hitzarmena, halakorik denean.
    11. Tratu txarrak gertatu diren kasuetan, etxean tratu txarren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei babesa hobetzeko indarrean den Erakundeen arteko Protokoloak zehazten dituen preskripzio eta jarduera-neurriak bete beharko dira, harakoaren eranskinetan bildutako gizarte zerbitzuen eremuari dagozkion fitxak beteko direlarik.
  4. Arauzko espedientearen instrukzioa egin eta, hala behar bada, Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuko talde teknikoaren aurretiazko ikerketa, ebazpena eta proposamena izan ondoren Gizarte Egintza Saileko foru diputatuak foru agindu egokia emango du eskatutako laguntza emanez edo ukatuz.

Plazak okupatzeko nahiz lekuz aldatzeko prozedura

  1. Plazak okupatzea eta behin-behinekotasunez egin daitezkeen lekualdatzeak, zentroan abegia jasotzen duen taldearen berezitasunak, bertan garatutako egitaraua eta kasuaren ezaugarriak kontuan izanik ezarriko dira.
  2. Laguntzak jasotzea zentro laguntzaileetan plazak izatearen peko izango da.
  3. Sartzeko lehentasuna izango dute banakako laguntza ekonomikoa ematerakoan hurrengo artikuluan ezarritakoa betez Larrialdietarako Harrera-Zerbitzuan hartuta dauden eskatzaileak.

Laguntzen Iraunpena

  1. Emakumearen abegi-zentroetan sartzeko emandako laguntzak hurrengo iraupena izango dute:
    1. Sei (6) hilabetekoa, etxeko indarkeriaren peko diren emakumeentzat, kargu pean seme-alabak izan nahiz izan ez.
    2. Urtebetekoa gainerako kasuetan.
      Hala ere epe laburragoa ezarri ahal izango da dagokion laguntzaren ebazpenean, kasuaren ezaugarriak kontuan izanik.
  2. Emandako laguntzak hurrenez hurren luzatu ahal izango dira epe berdinean edo txikiagoan.
 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak:


Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.