saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Administratibo Orokorra

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiaren Agiritegi Administratibo Orokorrak Bizkaiko Foru Sektore Publikoak administrazio-jarduerak egitean sortu eta jasotzen dituen agiriak zaindu, gorde eta zabaltzen ditu, modu seguru eta eraginkorrean. Bizkaiko Foru Sektore Publikoaren barruan ditugu: Bizkaiko Foru Aldundia eta erakunde autonomoak, enpresa-erakunde publikoak, merkataritza-sozietateak, fundazioak, partzuergoak eta zuzenbide publikoko gainerako foru erakundeak.

Askotariko agiriak daude, foru-administrazioaren eginkizunen ondorioz sortzen direlako. Dokumentazio artean honako arlo hauetakoak nabarmentzen dira ogasun-kudeaketa eta, hainbat diru-laguntza eta inbertsioak ekonomia-jardueretan, gizarte-laguntzan, kulturan, enpleguan, ingurumenan, eta herri-lanak eta garraioak sustatzeko, besteak beste.

Artxiboak agiriak ematen dizkie administrazio-unitateei, dagozkion Zerbitzu Orokorren bidez (Foru Aldundiko sailak), eta zeharka herritar guztiei administrazio-informazioa ikusteko eskubidea baitute, oso bestelako helburuetarako, hala nola ikertzeko eskubideak aldezteko edo informazioa besterik gabe ikusteko. Beraz, foru administrazioarekin elkarlanean aritzen da gobernu oneko eta gardentasuneko betebeharrak bete ditzan.

Agiritegia Ganguren mendian dago (Galdakao), Bilboko hirigunetik hamar kilometrora. Eraikina 1995. urtean eraiki zuten, eta harrezkero handitu egin dute. Horrela, gaur egun, 4.045,38 m2-ko azalera du eta 67,3 kilometroko apalak, zeinetan 674.604 agirietarako kutxa estandar jar daitezke.

 
 

e-mailez bidali