saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Ezinduentzako egoitzak

Informazioa

Ezinduen ohiko etxebizitza eskaintzeko helburua du egoitza zerbitzuak, betiere laguntza handiagoa behar dutela-eta euren beharrak behar bezala betetzeko modurik ez badute, ez etxean, ez ostatua izateko beste aukera batzuetan.

Hauexek eskatzen dituzte egoitza horiek:

  • Erabiltzaileen oinarrizko behar pertsonal eta sozialetarako erantzuna.
  • Ohiko bizitzako jarduerak egiteko zaintza eta laguntza pertsonala.
  • Ahalmen pertsonalak eta sozialak eta gaitasunak indartzea, autonomia pertsonala mantentzeko.
  • Erabiltzailea bere gizarte ingurunean sartzea errazteko eta bultzatzeko lana.
  • Familia eta gizarte loturak mantentzea eta indartzea.

Egoitzan sartzeko beharrezko betekizunak:

  • Espainiako edo Europar Batasuneko beste estatu bateko herritartasuna dutenak.
  • Gutxienez 18 urte eta gehienez 60 urte izatea.
  • Urritasuna %33koa edo handiagoa izatea.
  • Mendekotasunaren balorazioa egiaztatua izatea.
  • Aurretik egoitzako plaza bati edo itxaroteko zerrendan sartuta egoteari uko egin ez izana.

Zelan eskatu egoitzako plaza bat?

Banakako Arreta Programa (BAP) onetsita hasiko da ezinduentzako egoitza batean modu iraunkorrean sartzeko prozedura, egoitzan modu iraunkorrean egotea baliabiderik egokiena dela ezarri duena.

Salbuespenezko kasuetan, egonaldi iraunkorrerako eredu normalizatuan eginiko eskabidea onartuko da.

Egoitzako plaza baten esleipena

Ezinduentzako Zentroetarako Arretaren Beharraren Gizarte Adierazlearen arabera baloratuko da egoitzen foru zerbitzuan sartzeko baldintza orokorrak betetzen dituztenen gizarte egoera. Balorazio medikoa eta psikologikoa lagungarria izango da interesdunaren profila erabakitzeko.

Horiek datu guztiak kontuan izanik, egoitza zerbitzuko plazaren onuradun izendaturiko pertsona plaza esleitzeko prozesuan sartuko da. Plaza publikoan sartzeko zain izango den denboran, zerbitzuari lotutako prestazioa jasotzeko eskubidea izango du egoitza pribatuaren balizko egonaldirako diru-ekarpena egiteko.

Prezio publikoa

Hutsik dagoen plaza plaza publikoa esleitzeko zain dagoen onuradunaren profilari egokitzeari buruzko azterlana egin ondoren, erabiltzaileak eta bere bizikidetza-unitateak ekonomia-ondarearen aldetik duten egoerari buruzko dokumentazioa eskatuko da.

Ezinduentzako egoitza bateko egonaldi iraunkorragatik eguneko ordaindu beharreko gehieneko prezioa, 2016. urtean, 40,90 euro izango da eguneko arretara duten plazetarako eta 32,75 eurokoa eguneko arretarik ez duten plazetarako.

Lege-arauak 

  • Arautegia, izapidetzea eta aurkeztu beharrako dokumentazioa
  • 96/2005 Foru Dekretua, ekainaren 7koa; horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren zentroetan eta hark itunduetan eta kontratatuetan urrituei arreta emateko egoitzetako plazetan sartzeko sistema orokorra arautu da. Maiatzaren 6ko 70/2008 FDren eta uztailaren 28ko 118/2009 FDren bidea aldatua; Bizkaiko Foru Aldundiaren azaroaren 29ko 180/2011 Foru Dekretuaren bidez aldatua eta luzatua; eta behin betiko aldatua eta luzatua abenduaren 18ko 188/2012 Foru Dekretuaren bidez.
  • 204/2003 Foru Dekretua, urriaren 28koa; horren bidez, ezinduak zaintzako zentro propioetarako, itunpekoetako, hitzarmenpekoetako eta kontratatupekoetako prezio publikoari buruzko arauak aplikatzea eta garatzea ebatzi duena.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali