saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Gizarte-Ongizateko Fondoak

Informazioa

Zer da?

Aldizkako prestazio ekonomikoa da, gizarte zerbitzuen osagarria, adina edo ezintasuna dela eta oinarrizko beharrizanak asetzeko ez lanik egin ez sarrerarik lortu ezin duten pertsonei ematen zaiena.

Prestazio pertsonal eta transferiezina da; jangaietarako ematen da eta ezin da ez bahitu ez atxiki ez betebeharren berme gisa eman.

Pentsio motak

Bi daude: zahartasunekoa eta ezintasunekoa.

Nor izan daiteke onuradun?

Gizarte Ongizate Fondoko Pentsioaren onuradun izateko betekizun hauek bete behar dira:

  1. Eskabidea aurkeztu aurretik Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldaturik egotea (hau egoitza-baimena duten tzerritarrek, errefuxiatuek eta apatridek ere bete behar dute).
  2. 65 urte beteta edukitzea edo, gaisorik egonez gero, 16 urte baino gehiago izatea, organo eskudunak minusbalioduntzat aintzatetsita edukitzea eta lane egiteko erabat ezindurik egotea.
  3. Oinarrizko betebeharrak asetzeko ez berak ez familiak sarrera nahiko ez izatea.
    • Eskatzaileak bere beharrizanak asetzeko nahikoa sarrera ez duela ulertuko da egutegiko urtean beretzat jasotzen dituen sarreren zenbatekoa (errentak, ordainsariak, pentsioak edo dena delakoak) pentsio honen urteko zenbatekoa baino gutxiago bada (bizi den etxebizitzaren balioa ez da zenbatuko).
    • Eskatzailea famili unitate batea bizi bada, unitatearen per capita errenta prestazio ekonomiko honen urteko zenbatekoa baino gutxiago izan behar da.

Legezko arauketa

Non eskatzen da?

Eskatzailea bizi den udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.

Zeinek ematen edo ukatzen du pentsioa?

Prestazioa Bizkaiko Foru Aldundiak ematen edo ukatzen du, betekizunak betetzen diren kontuan hartuz.

Zenbat denboratarako ematen da?

Gizarte Ongizate Fondoak zahartasunagatik edo ezintasunagatik ematen duen pentsioa ezarritako betekizunak betetzen diren artean jasotzen da.

Zein da zenbatekoa?

 Hileko pentsioaren zenbateko osoa 149,86€ eta urtean 14 ordainketakoa da.

 
 

e-mailez bidali