saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Drogamenpekotasuna dutenei laguntzeko egitarauak

Informazioa

Islak iluntzean, mutilak hesien atzean, paperezko gizonen katea

Zer dira drogamenpekotasuna dutenei laguntzeko egitarauak?

Egitarau hauen bidez gizarte lagungoa eta beste era bateko laguntza edo sostengua eskaintzen dira gizarteratzeko egoitza zerbitzuetatik eta gizarteratzeko egoitzaz bestelako zentroetatik kanpo. Ibiltari-egitarauak dira, eta beraien xedea ez da mendetasuna tratatzea, baizik eta erakunde ofizial eta homologatuetan droga-azturak kentzeko egitarauetan ari diren pertsonak gizarteratzea.

Zer eskaintzen dute egitarau horiek?

Zerbitzu hauetan oinarrizko prestazio hauek ematen dira:

  • Gizarte lagungoa.
  • Gaikuntza, birgaikuntza, hezkuntza edo berariazko prestakuntza eremu jakin batzuetako trebezia batzuei buruz, beharrizanen ebaluazioaren arabera.
  • Laguntza psikoterapeutikoa.

Nortzuentzat dira?

Baldintzak hauek betetzen dituztenentzat:

  1. 18 urtetik gorakoa eta 65etik beherakoa izatea.
  2. Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldaturik egotea edo erroldatzeko eskabidea aurkeztuta edukitzea.
  3. Drogamenpekotasuna arintzeko edo gainditzeko tratamenduan egotea.

Lankidetza hitzarmena duten erakundeak:

  • Etorkintza fundazioa. Morgan 27-behea. Bilbo 48014. Tfnoa: 94.443.10.21
  • Gizakia fundazioa. Madariaga etorbidea, 63. Bilbo 48014. Tfnoa: 94.447.10.33
 
 

e-mailez bidali