saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Mendekotasuna duten adinekoentzako aldi baterako egonaldiak

Informazioa

Informazioa Aldi baterako egonaldiek atsedena hartzeko, indarra berreskuratzeko edo premia bati aurre egiteko denbora eskaintzen diete mendekotasuna duten adinekoen familiei edo zaintzaileei.

Hona hemen mendekotasuna duten adinekoentzako aldi baterako egonaldiak eskatu ahal izateko arrazoiak:

  • Zaintzaile nagusiaren atsedenaldia edo oporraldia.
  • Mendekotasuna duen pertsona behar bezala zaintzeko ezintasuna edo zailtasun larria dakarten egoerak (zaintzaile nagusiaren gaixotasun agutua edo ebakuntza kirurgikoa, laneko kontuak, bizileku-aldaketa edo obra handiak etxean…).

Iraupena

Egonaldiaren gutxieneko iraupena egutegiko 2 egunekoa izango da. Baldin eta aldi baterako egonaldiaren eskabidea pertsona zaintzailearen atsedenaldiagatik edo oporrengatik bada, gehieneko aldia egutegiko 30 egunekoa izango da urtero.

Beste zio batzuengatiko egonaldien kasuan gehieneko epea 3 hilekoa izango da.

Nork eska ditzake egoitzetarako aldi baterako egonaldiak?

Zelan eskatu aldi baterako egonaldia

Prozedura Gizarte Ekintza Saileko Harrera, Balorazio eta Orientazio Zerbitzuak egiten duen Arreta Indibidualeko Egitarauaren bidez hasiko da. Halaber, pertsona interesdunak bere eskabidea egin dezake ondore horretarako dagoen eredu normalizatuan.

Eskabideak eskatu den egonaldiaren hasierako data baino gutxienez hilabete (1) arinago aurkeztu behar dira, salbu eta presazko kasuetan.

Derrigorrezkoa izango da pertsona eskatzaileari buruzko dokumentazioa aurkeztea eta, hala denean, baita elkarbizitza unitateko kideei buruzkoa ere, beti ere Gizarte Ekintza Salak ez badu dokumentazio hori.

Eskabidea era egokian beteta dagoela egiaztatu ostean eta pertsona eskatzailearen egoera ekonomikoa-ondarezkoaren ebaluazioa egon ondoren eta, hala denean, pertsona horren egoera sozio-familiarra eta sanitarioa aztertu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak-Gizarte Ekintza Sailak pertsona eskatzaileari aldi baterako egonaldiko plaza baten onuradunaren izaera aintzatetsiko dio eta plaza esleitzeko prozesura inkorporatuko du.

Ez bazaio plaza publikorik esleitzen, baina beste beharkizun guztiak betetzen baditu, pertsona onuradunak prestazio ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango du (zerbitzuari lotuta dagoen prestazioa) era pribatuan burutuko den egoitza bateko aldi baterako ustezko egonaldia ordaintzeko; egoitza horrek Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuta egon behar du.

Era egokian bidezkotuta egongo diren larrialdi kasuetan pertsona eskatzailea berehala ingresatu daiteke foru sareko egoitza baten eta egoera hori maila administratiboan erregularizatzeko bidezko tramiteak ostean hasi daitezke.

Prezio publikoa

Aldi baterako egoitza bateko egonaldirako ordaindu beharreko eguneko gehieneko prezio publikoa, 2018. urtean, 73,98€ izango da.

Lege-arauak

  • Arautegia, izapidetzea eta aurkeztu beharrako dokumentazioa
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 84/2014 Foru Dekretua, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez arautzen baita mendetasuna duten pertsonentzako egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko araubidea.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 83/2014 Foru Dekretua, uztailaren 1ekoa; honen bidez mendetasuna duten pertsonentzako egoitzen foru zerbitzu publikoa aldi baterako egonaldian emateko prezio publikoa aplikatzea erabaki da eta horretarako arauak ezarri dira.
  • Gizarte Ekintzako foru diputatuaren 11079/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, mendetasuna duten adinekoentzako egoitzetako plazen prezio publikoak eta banakako laguntza ekonomikoak (egoitzak eta eguneko zentroak) eguneratzeko.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali