saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Mendekotasuna duten adinekoentzako eguneko zentroak

Informazioa

Eguneko zentroaren zerbitzuak banakako arreta integrala eskaintzen die mendetasuna duten pertsonei, haien autonomia pertsonalaren maila hobetzeko edo mantentzeko, muga funtzionalak konpentsatzeko eta laguntza eskaintzeko haien ohiko zaintzaileei.

Zerbitzu honek hau bermatzen du:

  • zaintzaileak etengabe daudela bertan zentroa zabalik dagoen orduetan;
  • Mediku eta erizainen zerbitzua, beharrezkoa bada.
  • Profesionalen diziplina anitzeko lantalde baten laguntza, zeinak erabiltzailearen ongizate fisiko, psikologiko eta soziala bilatzen duen arreta integrala ematen baitu.

Ahal dela, beren profilarekin bat datorren eta etxetik hurbil duten eguneko zentroan sartuko dira.

Plaza motak

Erabiltzaileen profila kontuan hartuta, bi plaza-mota eskaintzen dira:

  • Plaza psikogeriatrikoak: narriadura kognitiboa eta/edo buruko gaixotasuna duten adinekoentzat.
  • Mendetasun fisikoko plazak: narriadura kognitiborik ez duten baina mendetasun fisikoren bat duten adinekoentzat.

Zerbitzuaren modalitateak

  • Astelehenetik ostiralera, garraio-zerbitzuarekin
  • Astelehenetik ostiralera, garraio-zerbitzurik gabe
  • Larunbatetik igandera, garraio-zerbitzuarekin (laster martxan jarriko dena)
  • Larunbatetik igandera, garraio-zerbitzurik gabe (laster martxan jarriko dena)

Eguneko zentroek, gutxienez, 8 orduko arreta eman behar diete adinekoei, egunean.

Erabiltzaileak

Erabiltzaile izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • 60 urte edo gehiago edukitzea
  • Mendetasun-egoeraren balorazioan 39 puntutik gorako puntuazioa izatea.
  • Arreta eskaintzeko banakako programan jasotzea eskatzailearentzat eguneko zentroa dela baliabiderik egokiena.

Nola eskatu plaza eguneko zentro batean?

Prozedura hasteko, mendetasuna baloratzeko eskabidea aurkeztu behar da. Balorazioa ebazten duen foru aginduan adierazi behar da eguneko zentroa dela baliabiderik egokiena.

Behin erabiltzaileak aurkeztutako ekonomiaren arloko dokumentazioa berrikusita, jaso beharreko laguntza ekonomikoaren zenbatekoa eta eguneko zentroaren zerbitzua dela-eta ordaindu beharreko zenbatekoa ezarriko dira.

Plaza huts bat dagoenean sartuko da interesduna eguneko zentrora.

Erabiltzaileak ordaindu behar duen zenbatekoa

Honako hauek hartuko dira kontuan kalkulatzeko erabiltzaileak zenbat ordaindu behar duen:

  1. Pertsona batek eguneko duen ahalmen ekonomikoa, edo, bizikidetza-unitatearen per cápita ahalmen ekonomikoa. Ahalmen ekonomikoa kalkulatzeko, pentsioa eta ekonomia- eta ondare-egoera.
  2. Aukeratutako zerbitzu-modalitatea:
    • Astelehentik ostiralera bitarteko plaza bada eta garraio-zerbitzua badu, erabiltzaileak prezio hau ordainduko du: pertsonaren ahalmen ekonomikoaren % 35, edo, bizikidetza-unitatearen per cápita ahalmen ekonomikoaren % 35.
    • Astelehenetik ostiralera, garraio-zerbitzurik gabe: pertsonak eguneko duen ahalmen ekonomikoaren % 30, edo, bizikidetza-unitatearen per cápita ahalmen ekonomikoaren % 30.
    • Larunbatetik igandera, garraio-zerbitzuarekin: pertsonak eguneko duen ahalmen ekonomikoaren % 45, edo, bizikidetza-unitatearen per cápita ahalmen ekonomikoaren % 45.
    • Larubatetik igandera, garraio-zerbitzurik gabe: pertsonak eguneko duen ahalmen ekonomikoaren % 40, edo, bizikidetza-unitatearen per cápita ahalmen ekonomikoaren % 40.

Plazaren kostua

Eguneko zentroaren zerbitzuaren kostua hau da:

  • Garraio-zerbitzua duten plaza psikogeriatriko eta mendetasun-plazen kasuan:

    eguneko 60,69 euro (BEZik gabe); eguneko 63,12 euro (% 4ko BEZa barne)

  • Garraio-zerbitzurik gabeko plaza psikogeriatriko eta mendetasun-plazen kasuan:

    eguneko 50,09 euro (BEZik gabe); eguneko 52,09 euro (% 4ko BEZa barne)

Lege-arauak

  • 113/2016 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa, mendetasun-egoeran dauden adinekoak eguneko zentroetan sartzeko sistema eta dagozkien banakako laguntza ekonomikoak arautzen dituena.
  • 185/2016 Foru Dekretua, abenduaren 20koa, zeinaren bidez aldatzen baita mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako eguneko zentroetako plazen gehieneko kostua, zehazten baita erabiltzaileen eguneko ekarpen ekonomikoa eta finkatzen baitira 2017, 2018 eta 2019 urteetarako aurrekontuko diru-izendapena eta kreditu-erreserba.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 72/2018 FORU DEKRETUA, maiatzaren 29koa. Honen bidez, abenduaren 20ko 185/2016 Foru Dekretua aldatzen da. Foru Dekretu horren bidez, mendetasuna duten adinekoentzako eguneko zentroko plazen gehieneko kostua aldatzen da; erabiltzaileak eguneko egin behar duen ekarpen ekonomikoa zehazten da, eta aurrekontuko diru-izendapena eta kreditu-erreserba ezartzen dira 2017, 2018 eta 2019rako.
  • Gizarte Ekintzako foru diputatuaren 11079/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, mendetasuna duten adinekoentzako egoitzetako plazen prezio publikoak eta banakako laguntza ekonomikoak (egoitzak eta eguneko zentroak) eguneratzeko.
 
 

e-mailez bidali