saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Mendekotasuna duten pertsonentzako egoitzak

Informazioa

Bizkaiko Foru Aldundiak, egoitza-sarea osatu baten bidez, etxe berria eskaintzen die mendekotasuna izan eta zaintza integrala behar duten pertsonei, ohiko ingurunean, etxebizitzan edo familian horrelakorik lortu ezin badute.

Hauexek ematen dira egoitzetan:

  • Laguntza integral pertsonalizatua: ostatua, elikadura eta higiene pertsonala, besteak beste.
  • Osasun zaintzak. Horien artean nabarmentzen dira mediku eta erizainen laguntza, prebentzioa edo errehabilitazio programak.
  • Gizarte laguntza, gizarte-kulturako jarduerak, aisialdia, etab.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitzen Foru Sareko egoitza batean sartzeko beharrezko betekizunak:

  • 60 urte beteta izatea eskabidea aurkezten denean. Horrez gain, mendekotasuna duen edozein pertsonak sartzeko eskaera aurkeztu ahalko du, zaintza eta laguntza premiak baldin baditu eta foru sareko egoitza batean premia horiei erantzun ahal bazaie.
  • II edo III. graduko mendekotasuna duen pertsonaren kalifikazioa lortzea. I. graduko mendekotasuna dutenak salbuespeneko kasuetan sartu ahal izango dira.
  • Mendekotasuna baloratzeko prozesutik eratorritako Banakako Laguntza Programaren arabera, pertsona eskatzailearentzat baliabide egokiena egoitza zerbitzua izatea.
  • Eskaera aurkezten denean eskatzaileak Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egon behar du eta bertan bizi behar da.

Nola eska daiteke plaza bat egoitza batean?

  • Eskabidea hasteko Banakako Laguntza Programa prestatu behar da (egoitza batean modu iraunkorrean egotea baliabide egokiena dela zehaztu duen Mendekotasunaren Baloraziotik eratorritakoa).
  • Salbuespen kasuetan, eskabidea eredu normalizatuan aurkeztuko da (familia berriz batzea, orain dela urtebetetik gora eginiko Banakako Arreta Programaren ondoriozko eskabideak eta Gizarte Zerbitzuek larrialditzat jotakoak).
  • Bi kasuetan, eskatzailearen dokumentazio ekonomikoa aurkeztu beharko da eta, hala denean, bizikidetza-unitateko kideena.

Presazko prozedura

Mendekotasuna duen adineko bat abandonatuta badago, edo tratu txar fisikoak edo psikikoak jasaten baditu eta behar diren agintaritzaren aurrean salatu baditu, edo gizarte larrialdian badago, foru sareko egoitza batean berehala sar daiteke, administrazio-egoera erregulatzeko izapideak geroko utzita.

Genero indarkeriaren biktima diren emakumeak lehentasunezko kolektibotzat jo ahalko dira, egoitza publikoetara sartzeari dagokionez.

Egoitzako plaza baten esleipena

  • Eskabidea eta ondare eta ekonomia-egoera egiaztatu eta gero, pertsona eskatzailea egoitzen foru zerbitzuko plaza baten onuradun gisa onartuko du Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak; eskatzailea plaza esleitzeko prozesuan sartuko da.
  • Berehala sartzen ez diren pertsonei plaza esleituko zaie ezarritako lehentasun ordenaren arabera, hau da:
    1. Lehenik eta behin, presaz sartu behar direnak.
    2. Bigarrenik, salbuespen egoeran daudenak (berriz batzea, lekualdaketak, foru sareko zentroetan modu pribatuan sartutako pertsonak).
    3. Prozedura arruntaren araberako sarrerak; mendekotasun maila, ahalmen ekonomikoa eta eskaeraren sarbide zenbakia eta dataren arabera ordenatuko dira.
  • Plaza publikoan sartzeko zain izango den denboran, zerbitzuari lotutako prestazio ekonomiko bat jasotzeko eskubidea izango du, egoitza pribatuko balizko egonaldia ordaintzen laguntzeko.

Prezio publikoa

Prezio publikoa kalkulatzeko aintzat hartuko dira zerbitzuaren eskabidea egin aurreko bi urteetako ekonomia eta ondareari dagokien egoera eta pentsioa, bai eskatzailearenak, bai bizikidetza-unitateko kideenak.

2015eko ekitaldian, 72,90€ izango da ordaindu beharreko eguneko gehieneko prezio publikoa.

Argibide gehiago eskuratzeko

Gizarte Ekintza Sailaren telefono-gunea: 900-220-002.

Lege arauak

  • 30/2009 Foru Dekretua, otsailaren 24koa, egoitzen foru zerbitzu publikoan egonaldi iraunkorragatiko prezio publikoa aplikatzeari eta horretarako arauak ezartzeari buruzkoa.
  • 100/2013 Foru Dekretua, uztailaren 16koa, honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren otsailaren 24ko 30/2009 Foru Dekretua aldatu da, adinekoei egoitzen foru zerbitzu publikoa emateagatiko prezio publikoa aplikatzea erabaki eta horretarako arauak ezarri dituena.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 17/2014 Foru Dekretua, otsailaren 25ekoa, honen bidez mendekotasuna duten adinekoentzako egoitzen foru zerbitzu publikoa jasotzeko araubidea eta zerbitzu horretako egonaldi iraunkorrerako baldintzak arautu dira.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 7/2015 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 27koa. Dekretu honen bidez, batetik, aldatu eta eguneratu egiten dira mendetasuna duten adinekoentzako egoitzetako plazen prezioak, 2001eko apirilaren 3ko 63/2001 Foru Dekretuaren babesean emandako banakako diru-laguntzei dagokienez, eta, bestetik, eguneratu egiten dira mendetasuna duten adinekoentzako plazek Azpiegiturak, S.A.U. sozietatearen titulartasuneko zentroetan dituzten prezioak.
 
 

e-mailez bidali