saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Organo Kontzertuak

Informazioa

Organo Kontzertuak programaren barruan musika kontzertu desberdinak egiten dira eta horietan guztietan protagonista musika tresna erregea da, hau da, organoa. Kontzertuak denboraldian zehar egiten dira, hilabetean behin, igande batean (12.00etan), udan izan ezik (ekaina, uztaila eta abuztua). Programa hau 2001. urtean hasi zen eta ordutik hona etengabe egiten da.

Kontzertu horietan organorako idatzitako musika interpretatzen da, baina beste musika talde batzuek eta solistek ere parte hartu ahal dute. Musika aldi guztiak sartzen dira. Era berean, aldizka Bizkaiko eta Euskal Herriko musikariei konposizioak egiteko eskatzen zaie, denboraldi desberdinetan interpretatzeko.

Kontzertuak Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan dagoen Organo Handian garatzen dira eta horietan espezialitate honetan adituak diren Europako musikaririk nagusienek parte hartzen dute, baita bertako gazte baloreek ere.

 

Harremanetan jartzeko

Posta elektronikoa:
kultura@bizkaia.eus
Telefonoa:
94 4068711 - 94 4068710
Faxa:
94 4068792
 
 

e-mailez bidali