saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Uraren kalitatea

Informazioa

Uraren kalitatea

Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak gure Lurralde Historikoko bainatzeko eremuen zainketa sanitarioa egiten du, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren kolaborazioarekin. Horri esker, hondartzen egoeraren etengabeko informazioa izan dezakegu, eta baita arriskua dagoen puntuak eta egoerak identifikatu ere.

Bainatzeko eremuetako uraren kalitatea maiatzetik urrira bitartean neurtzen da hondartza guztietan. Laginketa-eremu bakoitzean hamabost egunean behin zehazten dute uraren kalitatea (uztailean eta abuztuan astero) eta emaitzen arabera uraren kalifikazioa eta bainuaren osasun-baldintzak ezartzen dira.

Bainurako uraren kalitatea

Laginketetan lortutako datuen arabera zehazten da. Laginketa-eremu horietan gorotz bakterioak, bestelako kutsatzaileak etab. dauden aztertzen da. Horrek adierazten du puntu horietan uraren kalitatea zein den. Bainurako ura honela sailka daiteke:

  • Bikaina
  • Ona
  • Nahikoa
  • Eskasa

Bainuaren osasun-baldintzak

Bainurako uraren kalifikazioaren arabera zehazten da.

Bainu librea
Bainurako ura BIKAINA, ONA edo NAHIKOA bezala kalifikatuz gero, bainua librea da
Bainatzea debekatuta
Bainurako ura ESKASA bezala kalifikatuz gero, bainuak azalean eta mukosetan arazoak sortu ditzake eta beraz osasunerako arriskutsua izan daiteke

Bainu-gunearen urteko sailkapena

Azken lau denboraldietako uraren kalitateari buruzko datuak hartzen dira kontuan. Ur hori ere BIKAINA, ONA, NAHIKOA edo ESKASA bezala kalifikatuko litzateke, lortutako emaitzen arabera

Oharra

Ezinbestekoa da hondartza bakoitzean bainurako uraren kalitatearen inguruan ezarritako jarraipenak eta salbamendu eta sorospen zerbitzuko langileenak errespetatzea. Era berean, bainu librea, kontuz bainatzea edo bainatzea debekatuta denean errespetatu egin behar da, banderen kolorea errespetatu behar den bezala.

 
 

e-mailez bidali