saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Seinaleztapen turistikorako dirulaguntzak

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRULAGUNTZA?

Bilbao-Bizkaia helmugan seinaleztapen turistikoa jartzea.

  1. Errepideetan seinale turistikoak jartzeko analisiak eta azterlanak
  2. Seinaleztapen-proiektu auditatuak garatzea
  3. Seinaleztapen-turistikorako euskarrien diseinua
  4. Seinaleztapen turistikoaren instalazioa errepideetan

Gastu hauek jaso ahal izango dute dirulaguntza:

  1. Aurkeztutako baliabide bakoitzeko, seinaleztapenaren azterlana eta analisia egiteko enpresa bat edo profesional autonomoak kontratatzeko kostuak.
  2. Bizkaian indarrean den araudiaren arabera, kokapenak, seinale-mota, diseinu-proposamen bat eta instalatzeko kostuak zehazten dituen seinaleztapen-proiektu auditatu bat garatzeko kostuak.
  3. Proiektua ezartzeko behar diren aplikazio grafiko, piktograma eta seinaleak diseinatzeko enpresa bat edo profesional autonomoak kontratatzeko kostuak.
  4. Instalaziorako behar den obra egiteko kostuak, eta seinaleak jartzeko edo lehendik dagoen kartelak kentzeko zerbitzuak.

NORENTZAT?

Honako erakunde hauek izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun, baldin eta, Bizkaiko Lurralde Historikoan egoitza sozial eta fiskala izanda, baliabide turistikoa seinaleztatzeko eta sustatzeko baimena badute:

  • Udalak
  • Garapen Agentziak
  • Landa Garapenerako Elkarteak
  • Helburu turistikoak dituzten Elkarteak
  • Irabazi-asmorik gabeko bestelako Elkarteak
  • Sozietateak
  • Antzeko beste entitate batzuk

ESKABIDEAK

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 26tik ekainaren 28ra, 13:30etara arte, bitartekoa izango da.

Eskabideak Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez aurkeztuko dira (www.bizkaia.eus/sustapena-oficinavirtual). Horretarako, sinadura elektronikoa eduki beharko duzu, edo BizkaiBai zerbitzuan alta emanda egon, edo B@kQ ziurtagiri elektronikoaren bitartez sartu. B@kQ ziurtagiria gure bulegoetan eska daiteke, Orueta Apezpikua kaleko 6an.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak
 
 

e-mailez bidali