saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Amatasun-prestazioa

Informazioa

Nola eskatu behar da amatasun-prestazioa itzultzeko?

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak ordaintzen dituen amatasun-prestazioak jaso, eta tributatutakoa itzultzeko eskatu nahi dutenek, eskuragarri dute eskaera egiteko eredu berezia.

Eredu hori Ogasun eta Finantza Sailaren Bizkaibai bulego birtualaren bitartez aurkeztu daiteke, «Errekurtsoak eta beste idazkiak/ Aurkezpenak / Eskaerak» aukeran. Eskaerak ezarritako testua du, eta hona zuzendu behar da: «GSNIen amatasun prestazioak ordaintzetik salbuetsita izateko».

Eredua bide horretatik aurkezteko, beharrezkoa da Ogasun eta Finantza Sailak onartutako identifikazio- eta sinadura-sistemaren bat izatea (ziurtagiri elektroniko kualifikatuak, b@k, b@kQ, BizkaiBai txartela…).

Gainera, eredua deskargatu eta leku hauetan aurkeztu daiteke: Bizkaiko Foru Ogasuneko bulegoetan (Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Mungia eta Portugalete) edo Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistrorako eta herritarrei laguntza emateko bulegoetan).

Eredu horretan, eskatzaileek datu pertsonalak baino ez dituzte bete beharko (NAN edo AIZ, izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia) eta prestazioa zein urtetan jaso zuten adierazi. Ez da eman behar beste informaziorik, adibidez, jasotako zenbatekoak edo kontu-zenbakia.

Itzulketa eskatzeko, orokorrean, eskatzaileek lau urteko epea dute,ekitaldi bakoitzari dagokion PFEZa likidatu zutenetik hasita. (Adibidez: 2014ko ekitaldiko likidazioa 2015eko maiatzean eta ekainean egindako errenta-kanpaina egin zen; beraz, ez da preskribatuko 2019ko maiatzera edo ekainera arte).

 
 

e-mailez bidali