saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

BITARTEKO GERALEKUAK ESKATZEKO AUKERA BIZKAIBUS ZERBITZUAN

Informazioa

Urriaren 5etik aurrera, bakarrik doazen emakumeei aukera emango zaie bitarteko geralekuetan gelditzeko, hala eskatzen badute. Aukera hori 22:30etik 06:30era baliatu ahal izango dute, A3932, A3516 eta A3136 lineetan.

Informazio gehiago:

  • A3932 GALDAKAO - Metro Bolueta linea:
    • Bolueta-Galdakao ospitalea noranzkoan, tarteko geldialdiak egin ahalko dira Aperribaibide kaleko 11. zenbakitik Abusura arte (suhiltzaileen eraikiaren parean).
    • Galdakaoko ospitalea—Bolueta noranzkoan, tarteko geldialdiak egin ahalko dira Abusutik Aperribaibide kaleko 6. zenbakira arte(11. zenbakiaren parean).
    • Oharra: Aipaturiko tarteak Galdakaoko udalerriaren barruan daude.
  • A3516 BILBAO - MUNGIA (Autopista) linea:
    • Bilbo-Mungia noranzkoan, tarteko geldialdiak egin ahalko dira Moyuatik Deustuko Unibertsitatea "Pio X Plazara" arte, Bilboko udalerriaren barruan; eta Atxuritik Paladora arte, Mungiako udalerriaren barruan.
    • Mungia-Bilbo noranzkoan, tarteko geldialdiak egin ahalko dira Paladotik Lauaxeta Olerkariaren kaleko 46. zenbakira arte, Mungiako udalerriaren barruan; eta Deustuko Unibertsitatea "Pio X Plazatik" Moyuara arte, Bilboko udalerriaren barruan.
  • A3136 BILBAO - BARAKALDO - SANTURTZI linea:
    • Bilbo-Santurtzi noranzkoan, tarteko geldialdiak egin ahalko dira Abandotik Altos Hornos de Bizkaia kalean dagoen biribilgunera arte (Ilgner eraikinaren ondoan) eta Rivasetik San Juanera arte.
    • Santurtzi-Bilbo noranzkoan tarteko geldialdiak egin ahalko dira San Juanetik Rivasera arte eta Escuela Artes y Oficios kalean dagoen El Desierto Plazatik Abandora arte.
    • Oharra: Aurretik deskribaturiko tarteak Bilboko, Barakaldoko, Sestaoko, Portugaleteko eta Santurtziko udalerrietan kokatzen dira.
 
 

e-mailez bidali