saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

María Echevarría Zarraga

Informazioa

Zahartze Aktiboa

MARÍA ECHEVARRÍA ZARRAGA 1918/07/02

María Echevarría Zarraga bere ehungarren urtebetetzean omenaldia jasoz.

Elorduy Egoitzako blogeko zenbait pasarte ekarri ditugu, aipamen gisa:

27 urterekin ezkondu nintzen. Ezin izan genuen seme-alabarik izan, baina nire ilobak neure haurrak balira bezala edo are gehiago izan dira niretzat. Senarra Arenas eta Getxo futbol taldeetako jokalaria izan zen, eta taldea liga finaleraino iritsi zen, Madrilen. Polenari alergia zion eta, horregatik, apirilean beti Aguilar de Campoora joaten ginen.

10 neba-arreba izan ginen, 5 mutil eta 5 neska. Gaur egun hiru gaude bizirik: Jose Luis, 95 urtekoa, Virginia, 93koa, eta neu. Horren familia handia ginenez, aitak beste batzuen lurrak lantzen zituen idiekin, eta amak behiak jezten zituen goizean, eta ondoren parrokiari saltzen zion. Portugaleteko plazara ere joaten zen, baratzeko barazkiak saltzera. Oso langilea zen; den-dena berak egiten zuen, Ignacia ahizpa zaharrena laguntzen hasi zitzaion arte.

Nik etxerako josten ikasi nuen eta, tarteka, parrokiarako. Lehen jostunei gizonentzat zein emakumeentzat josten irakasten ziguten. Asko josi dut nebentzat; praka marradunak eta alkandorak, eta konponketa eta adabaki asko ere egin izan ditut.

 
 

e-mailez bidali

 

Erantsitako fitxategiak: