saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Elkartegiak eta Poligono Industrialak: Industria-poligonoak hobetzeko diru-laguntzak

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

Industria poligonoko gai komunak kudeatzea, gaiak industria poligonoa kudeatu, zaindu eta hobetzera bideratuta badaude, kasuan kasuko toki erakundearekin lankidetzan eta kontzeptu hauekin lotuta:

  • Industria-poligonoaren lege, hirigintza, ingurumen eta abarretako egoerari buruzko azterlana idaztea.
  • Industria-poligonoaren kudeaketa-plana egin eta ezartzea.
  • Industria-poligonoa hobetu eta egokitzeko jarduketa-plan bat egitea. Industria-poligonoaren kudeaketa-plana onartuta eta ezarrita ez badago, ezin izango da jarduketa-plana eskatu.
  • Industria poligonoa kudeatu, zaindu eta hobetzera bideratutako  jardueretan funtzio teknikoak egiteko kontratatutako langileen gastuak

Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 75era iritsi daiteke eta ezin da izan 30.000 euro baino handiagoa erakunde bakoitzarentzat

NORENTZAT?

Industria poligonoetako jabeen edota errentarien taldeak: izena edozein dela ere (jabeen erkidegoa, jabeen elkartea, mantentze- eta zaintza-lanetako erakundea).

Diru-laguntza jasotzeko eskubidea izateko baldintzen artean honako hauek daude: Legez eratuta egotea, industria-poligonoan kokatutako enpresen % 50 baino gehiago elkartuta edukitzea, edo industria-poligono osoaren azaleraren jabetzaren % 50 baino gehiago izatea, industria poligono batekoa izatea, Bizkaiko edozein udalerritan kokatutakoa; jabetza pribatukoa izatea poligonoaren azalera osoaren %50 baino gehiago edo azalera eraiki guztiaren %50 baino gehiago, lankidetza akordioren bat izatea industria poligonoaren kudeaketa, zaintza eta hobekuntzari dagokionez, poligonoaren kokapenari dagokion tokiko erakundearekin, funtzio nagusia industria poligonoa kudeatu, zaindu eta hobetzera bideratutako jarduerak izatea, zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta diru-laguntzak itzultzearen ondoriozkoak eguneratuta edukitzea eta diru-laguntzei buruzko Foru Arauaren 12. artikuluak ezarritako ezein egoeratan sartuta ez egotea.

ESKAERAK

  • 2018ko apirilaren 28tik irailaren 28ra arte (13:30ean).
  • Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztuko beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa (Izenpe, NAN elektronikoa, FEA…), Bizkaibai edo  B@kQ ziurtagiri elektronikoa beharrezkoa da, ziurtagiri hau Sailaren bulegoetan lor daiteke (Orueta apezpikua, 6).

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak:

Informazio gehiago izan ez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali