saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

SAIHESBIDEAREN ZATI BAT ZABALDU DELA ETA, IBILBIDE-ALDAKETAK ERMUAN

Informazioa

SAIHESBIDEAREN ZATI BAT ZABALDU DELA ETA, IBILBIDE-ALDAKETAK ERMUAN.

Ermuan, A-8 autobideko oraingo ordainlekua itxi egingo dela eta, urtarrilaren 15etik aurrera, aldatu egingo dira ordainleku horretatik pasatzen diren Bizkaibus zerbitzuko lineen ibilbideak:

 
 
  • A3926 linea: Linea honek beste era batera egingo du Ermuko ibilbidea; orain, goranzko bideko geralekuak beheranzko bideko geralekuak izango dira, eta gauza bera gertatuko da beste noranzkoan. Beraz, hauek izango dira Ermuko geralekuak:
     
     
    A3926 linea Ermuko geralekuak
    Bilborako bidean: Gipuzkoa etorb. 23, eta San Inazio 3
    Eibarrerako bidean: Bizkaia etorb. 11 eta Gipuzkoa etorb. 54
     
     
  • A3916 linea: Urtarrilaren 24tik aurrera, erabiltzaileek beharrezkoa ez den ibilbiderik egin ez dezaten, gaitu egingo dira Ermuko geraleku guztiak autobusera igotzeko eta autobusetik jaisteko, noranzko bietan.

Aldaketa hauek mantendu egingo dira saihesbideko gainerako zatia zabaldu arte.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali