saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Gizarte Berrikuntzari buruzko 3. Jardunaldia

Informazioa

 
 

Jardunaldia. Gizarte Berrikuntza (2017/10/11)

BIZKAIA, gizarte berrikuntzaren nodoa
 

Gure lurraldea gizarte-berrikuntzaren eremuan erreferente gisa kokatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia gizarte-berrikuntzaren nodoa deritzon urteko jardunaldiaren hirugarren edizioa antolatu du.

Jardunaldia honako hauentzat da, batez ere:

  • Proiektu sozial berritzaileak garatzeko eta/edo enpresa edo erakunde sozial berritzaile berriak sortzeko interesa duten erakundeak edo enpresentzat.
  • Arlo sozial guztietako eta hirugarren sektoreko enpresa zein elkarteetako arduradun eta profesionalentzat.
  • Enpresak sustatzeko erakundeentzat, baldin eta gizarte arloan berritzaileak diren enpresa berriak sustatzeko lanean ari diren edo lan egin nahi duten.
  • Gizarte-arloan berritzaile den ideia propioa garatu nahi duten pertsona berritzaileentzat.

Ekitaldia Euskalduna Jauregian (A3 aretoan) izango da, asteazkenean, urriak 11, goizeko 8:30ean.

Izen ematea (urriaren 10era arte edo aforoa bete arte)

Programa

  • 08:30 - Akreditazioak
  • 09:00 - Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte-berrikuntzaren alde egiten duen apustuaren aurkezpena.
  • 09:15 - Gaiaren aurkezpen-hitzaldia: Zergatik bultzatu genuen La Fageda?
    CRISTOBAL COLÓN. La Fageda erakundeko presidente eta sortzailea.
  • 10:15 - Mahai-ingurua: zergatik gizarte-berrikuntza?
    • Moderatzailea: SERGIO MURILLO. Autonomia pertsonala sustatzeko zuzendaria. Bizkaiko Foru Aldundia.
    • CONSTAN DACOSTA, Bizkaiko social angel.
    • CRISTÓBAL COLÓN, La Fageda erakundeko presidente eta sortzailea.
    • TXEMA FRANCO, Lantegi Batuakeko zuzendari eta EHLABEko presidentea.
    • ITZIAR CEBALLOS, Avifeseko kudeatzailea.
  • 11:00 - Atsedenaldia / Kafea
  • 11:30 - Esperientzien mahaia
    • Aurkezlea eta dinamizatzailea: AINARA BASURKO. BEAZ Bizkaia erakundeko zuzendaria.
    • JORDI ALBAREDA,SOLIDARTERSeko sortzaile eta presidentea.
    • ANA URRUTIA, TorreZuri taldeko zuzendari-kudeatzailea.
    • SANTI PISONERO, 3DLANeko koordinatzailea.
  • 12:30 - Gaiaren aurkezpen-hitzaldia eta Mahai-ingurua: Gizarte-finantzaketa.
    • Gaiaren aurkezpen-hitzaldia. Fiza Farhanen hitzaldia: Emakumeen ekintzailetza finantzatzea.
    • Aurkezlea: MANCISIDOR, Bizkaiko social Angela eta EDE Fundazioko presidentea.
    • FIZA FARHAN, Garapen Estrategiko Globaleko aholkulari eta emakumeen ahalduntze ekonomikoari buruzko NBEren Goi Mailako Paneleko kidea.
    • Mahai-ingurua: Gizarte-finantzaketa
    • Aurkezle eta moderatzailea: OSCAR UGARTE. SEED Capital Bizkaia sozietateko zuzendari-kudeatzaile
    • FIZA FARHAN, Garapen Estrategiko Globaleko aholkularia.
    • AITOR OJANGUREN, KOIKI zerbitzuaren sortzailea.
    • JON MANCISIDOR, Bizkaiko social Angela eta EDE Fundazioko presidentea.
    • MANUEL URIARTE, CREASeko kontseilaria.
    • PERU SASIA, Banku Etikoaren Europako Federazioko presidentea eta Banku Etikaren Europako Federazioko presidentea.
  • 14:00 - Jardunaldiaren amaiera-ekitaldia

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali