saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Elkartegiak eta Industrialdeak: Inbertsioetarako diru-laguntzak

Informazioa

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU-LAGUNTZA?

  • 2017/11/1aren eta 2018/10/31ren (biak barne) bitarteko faktura duten inbertsioak eta kontzeptu hauekin lotuta: aplikazio informátikoak, merkataritza elektronikoa eskaintzen duten web orriak, informazioa prozesatzeko ekipoak, makineria, tresneria, instalazioak egokitu edo hobetzeko lanak, garraio-elementuak (material edo salgaien lurreko garraiorako bakarrik), altzariak.
  • Faktura horien ordainketa 2018/12/14a baino lehenagokoa izan behar da.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 25 izango da, 1.000 eurora arte, aplikazio informatikoetan, informazioa prozesatzeko ekipoetan eta web orrietan eta 4.000 eurora arte, gainerako inbertsioetan BEZa alde batera utzita.
  • Diru-laguntzaren zenbateko osoa ezin da izan 5.000 euro baino handiagoa erakunde bakoitzarentzat

NORENTZAT?

  • Azpiegiturak SAU kudeatzen dituen elkartegietan, BFA partaidetza edo 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako industrialdeetan kokatutako enpresak.
  • Inbertsioetarako diru-laguntzak jasotzeko eskubidea izateko baldintzen artean honako hauek daude, besteak beste: Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea, 4. eranskinean zehazten diren industrialdeetan kokatuta egotea, Jabetzan izatea edo errenta-araubidean egotea eta errentatzailearekin hartutako betebeharrak egunean izatea, Gizarte Segurantzan eta ekonomia-jardueren gaineko zergan epigrafe egokian alta emanda egotea eta Sozietate publikoa, zuzenbide publikoko erakundea eta ondasun erkidegoa, eta sozietate zibila ez izatea.

ESKAERAK

  • 2018ko apirilaren 28tik maiatzaren 21ra arte (13:30ean).
  • Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztuko beharko dira. Horretarako sinadura elektronikoa (Izenpe, NAN elektronikoa, FEA…), Bizkaibai edo  B@kQ ziurtagiri elektronikoa beharrezkoa da, ziurtagiri hau Sailaren bulegoetan lor daiteke (Orueta apezpikua, 6).

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak:

Informazio gehiago izan ez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali