saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Txirrindularien segurtasuna

Informazioa

Bizikletaz seguruago ibiltzeko zenbait arau nabarmenduko ditugu orain. Nagusiki gure bizikletaz errepidean edota hirian ibiltzen garenean izan behar ditugun prebentzioa eta arreta nagusiki aztertuko ditugu.

Autoz edo bizikletaz ibiltzen direnentzako arauak eta aholkuak dira, eta web-orri honetako Arautegiaren atalean azaldutakorekin osatzen dira.

Izan ere, asko egin daiteke bizikletaz ibiltzen direnen arriskuak murrizteko. Hasiera batean trafikoak beldur dezake, baina arriskuez jabetzen bagara eta arduraz, elkarrekin ezagutuz (txirrindulariak eta auto-gidariak) eta errespetuz ibiltzen bagara, konfiantza handiagoa izango dugu. Horrez ez du esan nahi ez garela kontuz ibili behar.

Lotutako estekak

Hiritik bizikletaz hobeto gidatzeko aholku orokorrak

Bidaia segurtasun handiagoaz egiteko eta gure gidatzeaz gozatzeko aukera emango diguten oinarrizko aholkuetako batzuk nabarmenduko ditugu:

Erabili bidegorriak edota, baldin badaude. seinaleztatuta dauden bizikleta-bideak
  • Ibili beti eskuinaldetik eta astiro
    Bidegorrian, seinaleztatutako errerik ez egon arren, beti eskuinaldetik eta astiro (15 km/h hirigunean, esaterako, kontrako seinalerik ez badago, horrek ustekabeen aurrean erantzun egokia eman ahal izango dugu).
  • Ez aldatu erreiz
    Erreiak badaude, ez ibili errei batetik bestera aldatzen. Oztoporen bat aurreratzeko edo gainditzeko beste erreian sartu behar badugu, begiratu atzera zer errei dagoen libre ikusteko eta aldaketa segurtasunez egin ahal izateko.
  • Errespetatu oinezkoak
    Bidegorriaren ondoan oinezkoak ibiltzen diren eremuetan, joan astiroago eta ohartarazi han zaudela.  Errespetatu oinezkoak igarotzeko lehentasunak eta dauden seinaleak.
  • Egokitu zure ibiltzeko modua bidearen erabileretara
    Eremua beste erabilera batzuekin partekatzen den beste bide batzuen bidez lotura-tarteren bat erabili behar bada, bidearen gainerako erabileretara egokitu beharko dugu:
    1. Trafikoarekin partekatzen bada, haren norabide berean ibiliko gara, ilaran eta seinaleak errespetatuz. Arreta berezia jarri beharko dugu bidegurutzeetan.
    2. Oinez joaten direnekin partekatzen badugu, udalaren arautegiak edo oro har baimendutako tarteetan, arreta berezia jarri beharko diogu haien lehentasunari eta haien abiadurara egokitu. Segurtasun-tarteak gorde beharko ditugu oinezkoak ez asaldatzeko, eta esparru horretatik ezin bada lasai ibili, batik bat oinezko asko dagoelako, oina lurrean jarriko dugu.
Ibili segurtasunez: defentsazko gidatzea
  • Aurrea hartu egoera larriei, aurreikusi
    Zuhurra eta azkarra izan beharko duzu aldi berean, zirkulazio-arauen betetzeari dagokionez. Izan ere, aurrea hartu beharko diezu egon daitezkeen egoera larriei gertatu aurretik.
  • Besteek ikusteko jarri erreiaren erdian
    Zentzu horretan, hirigunean ibiltzeko oinarrizko arau bat da zure erreiaren erditik ibiltzea (errei bat baino gehiago badaude, eskuinekoa erabili beharko duzu, ezkerretara joan behar baduzu izan ezik), besteek ikusteko eta errespetatzeko (horregatik, zuk ere besteak errespetatu beharko dituzu).
    Horrela, saihestuko duzu:
    1. Segurtasun-distantzia gorde gabe aurreratzea, autoak frenatzera behartuko dituzulako, eta aurreratzeko une egokia izan arte itxaron beharko dutelako (horrela, ez zara harrapatuta geratuko trafikoaren eta espaloiaren edo aparkalekuko lerroaren artean, edozein arrisku izateko aukerarekin). Tarte luze batean aurreratzea zaila bada, bientzat komenigarria izan daiteke zuk aurreratzea erraztea.
    2. Aparkatutako auto batek ateak begiratu gabe irekitzea. Askotan gertatzen da istripu hori eta argi dago autoaren errua dela bizikletak harekin talka egiten badu (baina horrek ez du saihesteko duzun arriskua). Hala ere, kolpea saihesteko trafikora desbideratzen bazara eta beste ibilgailu batekin istripu bat eragiten baduzu, zure erantzukizuna izango da. Hobe da arrisku horiek saihestea.
Egokitu zure gidatzea inguruaren baldintzetara
  • Egokitu zure abiadura bidearen baldintzetara
    Oinarrizko beste arau bat da abiadura egokian ibiltzea, ibiltzen zaren kalera egokituz eta autoen angelu itsuan jartzea saihestuz. Horrela, zirkulazioaren edozein gorabeheraren aurrean babes-egoera hobean egongo zara. Irtenbidea da kale lasaiak aukeratzea edo gorabehera aurre eginez ibiltzea, autoek zu ez ikustea gerta daitekeelako. Horrela, beharrezko neurriak hartu ahal izango dituzu.
  • Zeure burua ikusarazi, erakutsi!
    Nabarmentzeko edo ikusarazteko ildo berean, oso garrantzitsua (eta nahitaezkoa) da bizikletek txirrina, argiak (finkoak edo eramangarriak) eta elementu islatzaileak izatea. Gauez edo gaizki ikusten bada, piztu aurreko eta atzeko argiak, eta arropa argia edota txaleko islatzaileak eramaten badituzu, hobe.  Horrez gain, pedaletan eta gurpiletan katadrioptikoak ere eraman ditzakezu besteek zu hobeto ikusteko.
Erabili bost zentzumenak eta ez fidatu, erabili burua!
  • Kaskoa prebentzio-neurri gisa
    Bizikletaz gertatzen diren istripu larri gehienek lesioak eragiten dituzte buruan. Kaskoa hirigunean nahitaezkoa ez bada ere(16 urtetik beherako pertsonentzat izan ezik, baina gogoratu nahitaezkoa dela errepidean eta hiriarteko bideetan ibiltzen den edozein pertsonarentzat), segurtasuna hobetzen du. Baina ez nahastu kaskoa eramatea seguru joatearekin. Hobe da prebenitzea, bai, baina onena da beste ibilgailuek ez harrapatzea.
  • Ez izan deskuidurik eta ez txistukatu edo abestu
    Ez urratu zirkulazio-arauak. Esaterako, ez joan entzungailuekin, telefono mugikorretik hitz egiten eta abar. Dagokion administrazio-zehapena jasotzeaz gain, nabarmen txikiagotzen da trafikoa kontrolatzeko gaitasuna, eta beraz, zure segurtasuna eta inguratzen zaituztenena.
  • Ez erabili jende asko dagoen kaleetatik
    Bizikletaz ibiltzen hasten diren pertsona askoren errakuntzarik larrienetako bat, autoz joaten zenean erabiltzen zituen kale berak erabiltzea da.  Eskubidea daukate, bai, baina hobe da aukeratzea, ahal bada, auto gutxiago dituzten eta astiroago joaten diren kaleetatik ibiltzea. Ongi ikasi zure kaleak, ibilbidea hobeto aukera dezazun.
 
 

e-mailez bidali