saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

3. Putxeren nagusi lehiaketa-erakusketa

Informazioa

 
 
 
 
generakzioa

3. Putxeren NAGUSI lehiaketa-erakusketa (2016/10/21)

PUTXERen nagusi LEHIAKETA-erakusketa. 2016ko URRIAREN 21ean
 

Bizkaiko Foru Aldundiak badaki modu aktiboan, inplikatuta eta gizartearen errealitateari lotuta zahartuz gero aukera dagoela pertsonen ongizate fisiko, sozial eta mentala hobetzeko.

Partaideak: Edonork parte hartu ahal du. 65 urtetik gorakoei opari bat emango zaie.

Doako aparkalekua.

Lehiaketaren lekua: BEC! 1. Pabiloia, lehiaketa-erakusketarako gordetako gunean.

Sartzeko ordua: 7:00etatik aurrera.

Putxeren aurkezpena: 13:00etatik 13:30era, lehiaketaren gunean.

Epaimahaiak epaia eman eta jarraian banatuko dira sariak.

  • 1. SARIA: Benidormen astebete 2 pertsonentzat (3 izarreko hotela, pentsio osoa).
  • 2. SARIA: Bizkaiko landetxean asteburua 2 pertsonentzat (ohe eta gosaria).
  • 3. SARIA: Bodegas Valdemar-eko Finca del Marquesado ardoa, 3 txakolin-kutxa eta 3 sagardo-kutxa.
  • 4. SARIA: 3 txakolin-kutxa eta 3 sagardo-kutxa.
  • 5. SARIA: 2 txakolin-kutxa eta 2 sagardo-kutxa.
  • Sari berezia putxera-egile zaharrenarentzat: 2 txakolin-kutxa eta 2 sagardo-kutxa.
  • Eta amantal bana oparituko zaie partaide guztiei.

TXARRIDUNA Txerriaren Akademiako zenbait kidek osatuko dute epaimahaia.

Lehiaketa eta gero DASTATZE POPULARRA izango da. PREZIOA 2€ - Gehieneko erreserba-kopurua: 300 pertsona. Hau sartzen da: 500 cc-ko ontzia + koilara + indabak sakramentuekin (txorizoa, odolostea eta urdaia) + piperminak + edalontzi bat ardo edo ur. Biltzen den diru guztia erakunde ongile bati emango zaio.

Izena emateko orria Avifes elkarteko laguntzaileei eman beharko zaie lehiaketa-eremuan bertan.

Lehiaketaren egunean bertan (urriaren 21ean) eman ahal izango da parte hartzeko izena, 11:00etara arte. Izen ematea doakoa da.

 
 
 
 
 

e-mailez bidali