saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Liztor Asiarraren kontrako jarduketa-protokoloa

Informazioa

Liztor asiatikoa. Relax eta deitu udaletxera.

Bizkaiko Foru Aldundiak jarduketa-protokolo berri bat abiarazi du Vespa velutina liztor asiarrari aurre egiteko, lurraldeko udalekin lankidetzan.

Honela egituratu da protokoloa

  1. Lehenengo eta behin, liztor habiaren bat ikusi duten herritarren deiak jasotzen dituzte udalek, eta datuak erregistratzen dituzte. Datu horiek aplikazio informatiko batera iraultzen dira; gainera aplikazio horren bidez udalek kontsultak egin ahal izango dituzte kudeatutako abisu guztiei buruz, eta, horrela, herritarrei argibideak eman ahal izango dizkiete, ea habia erregistratu den ala ez, eta, erregistratuta badago, neutralizatu den ala ez.
  2. Bigarrenik, toki erakundeek habia aktibo dagoela egiaztatuko dute. Egiaztapen hori egiten duten langileek spray berdez markatuko dute habia daukan zuhaitza edo egitura, herritarrek jakin dezaten habi horren berri eman dela eta erregistratuta dagoela. Aktibo ez dauden habien kasuan, X berde bat jarriko da.
  3. Azkenik, aplikazio informatikoan abisua eguneratu egingo da, bildutako datuak gehituz. Datu horien arabera, eta aplikazioaren beraren bitartez, abisua basoen kontserbaziorako Basalan sozietate publikora bideratuko da edo, kasu berezietan, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen esku utziko da.

Gogoan izan behar da liztor asiarra ez dela giza osasuna arriskuan jar dezakeen espeziea, haren ziztadaren ondorioak eta hemengo liztorrenak antzekoak baitira. Biodibertsitatearentzat, aldiz, mehatxua da, gehienbat ezti-erleei erasotzen dielako.

Beraz, liztor asiarraren habiaren bat ikusten baduzu, egon lasai, eta deitu ezazu zauden herriko udalera.

Jarduketa-protokolo-fluxua

 
 

e-mailez bidali