saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Gizarte eta lan arloko berrikuntza

Informazioa

Xedea

Foru dekretu honen xedea laguntzak arautzea da, Bizkaiko Lurralde Historikoan gizarte eta lan arloko berrikuntza-proiektuak egiteko.

Onuradunak (pertsonak eta erakundeak)

Foru dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradun izan ahalko dira Bizkaiko Lurralde Historikoko elkarte, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko entitateak.

Entitate horiek Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Programa Operatiboan parte hartzeko aukeratu dira, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Enplegu eta Laneko sailburuordearen 2015eko urriaren 23ko ebazpenaren bidez.

Onuradunak izateko, entitateak ez dira egon behar Diru-laguntzei buruzko Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako debeku-egoeretako batean ere.

Araudi arautzailea

Bizkaiko Foru Aldundiaren 42/2018 FORU DEKRETUA, martxoaren 27koa, gizarte eta lan arloko berrikuntza-proiektuak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzen dituena (613 KB)

Agiriak

Eskabideak aurkezteko epea, modua eta tokia

  • Eskabideak aurkezteko epea 2018ko apirilaren 9an hasiko da, 8:00etan, eta 2018ko apirilaren 27an bukatuko da, 13:30ean.
  • Laguntza hauek eskuratu nahi dituztenek Internet bidez aurkeztu behar dute eskabidea, nahitaez, atal guztiak behar bezala beteta eta aginduzkoak diren agiriak erantsita. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute (https://www.ebizkaia.eus)

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

  • Telefonoak: 94 406 80 08
  • lanera.enplegua@bizkaia.eus

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.

 
 

e-mailez bidali