saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Soinuaren ikuspegitik ohitura osasuntsuak

Informazioa

Zarataren inpaktua osasunean

Garrantzitsua da gure ingurunean eta osasunean sortzen ditugun zarataren ondorioez jakitun izatea, lasaitasunez beteta dauden soinu espazioak entzuteak izan dezakeen onura alde batera utzi gabe. Eragozpenetik urrunago, zaratak gaixoarazteko gaitasuna du (bai erreparatzen badiogu, baita kontuan hartzen ez badugu ere). Bere presentziak osasunerako, besteak beste, hurrengo ondorio negatiboak ditu:

Entzumena galtzea:
Atalase zehatzaren gainetik, zaratak entzumena galaraz dezake aldi baterako edo betirako, gehiegiz bertan egoteagatik. Halaber, soinu atseginekin gerta dakioke entzuten duenari, hala nola bolumen altuan entzungailuekin musika entzuten duenari.
Kontzentratzeko eta loaldirako arazoak:
Jarduera batzuetan (lanean, hezkuntzan) zarata gutxi behar da, eraginkortasunez garatu ahal izateko.
Beste patologiak:
Bestetik, zaratarekin zerikusia duten lo-arazoek bestelako patologia motak sortzen dituzte. Atsedenerako ordu gutxiri edo lasaitzen ez duen atsedenari lotzen zaizkio.
Estresa eta antsietatea sendotzen ditu:
Zarata estresatzeko faktorea da. Soinu-seinaleek alarma bezala jardun dezakete. Soinuek gehiegizko bolumena badute eta gogaikarriak badira, arriskuen edo alarmen aurrean gizakiak jaiotzetik dituen mekanismoak aktiba ditzakete. Nolanahi ere, horiek estresa eta antsietatea areagotzen dituzte.
Arteria-presioa gehitzea:
Azken finean, estres-faktoreak arteria presioa areagotzen du eta bihotzekoak emateko aukera gehitzen da.

Zer ohitura dira soinuaren ikuspegitik osasuntsuak?

Lehenengo urratsa norberarekin konpromisoa da, Bizkaiko gainerako herritarrei, faunari eta kalitatezko soinu-paisaiei begira.

Eta zarata jokoa ez denez, konpromiso horrekin ekintza kontzientea burutu behar da, nire ingurunean zarataren aurrean gehiago egotea sorrarazten duten bizi-ohiturak, bereziki, atsedenerako eta erlaxatzeko tokiekin eta uneekin zerikusia dutenak identifikatzeko. Xede horrez, honako ohiturak jarraitu behar dira:

Bizkaiko natur eta kultur ondasunek eskaintzen dituzten soinuei arreta jarri eta horiek balioztatzea:
adibidez entzute-jarrera erabiliz natur parkeez eta ingurune babestuez gozatzea zer eskaintzen die espazioak nire belarriei.
Saihets daitezkeen soinuak ez sortzea biziaren edozein eremutan:
lanean, aisialdian, etxean eta abarrean. Gure inguruneko pertsonekin (bizilagunekin, lankideekin…) enpatia izatea, lasaitasuna edo atsedena behar dutela kontuan hartuta.
Soinu-espazio lasaiak babestea:
soinuaren ikuspegitik kalitatezkoak diren guneak (besteak beste, parkeak, hondartzak, pasealekuak, etab.) zaintzea, horietaz gehiago gozatzeko.
Soinu gogaikarrien aurrean atseden eta lasaitasunerako uneak zaintzea. Bereziki, atsedenaldiei erreparatzea:
gauak eta asteburuak. Etxearen barruan eta bertatik kanpo aisialdi arduratsua izatea. Gure komunikazio-bolumena, etxetresna elektrikoen ordutegia eta gure astialdiko uneen ordutegiak egokitzea, eragozpenak gehienean saihesteko.
Nire inguruneko pertsonen artean soinu-bizikidetasunerako balio horiek sustatzea:
konpromiso partekatuaren onurez ahalik eta pertsona kopuru handienari partaide egitea, guztiek irabazten baitute bizikidetasuna eta osasuna kontuan hartuta.
 
 

e-mailez bidali