saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Aterki Programa

Informazioa

Aterki Programa

Enpresak ixteagatik edo enplegua erregulatzeko espediente baten ondorioz kaltetutako pertsonak laneratzeko eta haien prestakuntza eguneratzeko.

ATERKI programa Aldundiaren ekimen bat da, euren bizitza laboraleko uneren batean enpresa ixteagatik edo enplegu-erregulazioko espediente (EEE) baten ondorioz kaltetuta gertatu diren eta egun langabezian dauden pertsonei zuzendua.

Programa honen helburua pertsona horiek prestakuntza eguneratzea eta lan-merkatuan sar daitezen erraztea, eta lau sektore zehatz hauei begira dato pentsatuta: Automozioa edo automobilgintza, merkataritza, ezagutzaren eta teknologia aplikatuaren industria eta garraioa eta logistika.

Nork har dezake parte programa honetan?

  • Egoitza Bizkaian dutenek
  • EEE bat edo enpersa-ixte bat jasan dutenek
  • Langabezian edo EEE prozesuan daudenek

Zelan eman behar da izena?

Zein sektoretan eskaintzen dute erakunde horiek prestakuntzaren eguneratzea eta laneratzea?

  • Automozioa edo automobilgintza A4D Auto 4.0 Dinamizatzaileak (ACICAE)
  • Merkataritza (CECOBI)
  • Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuaren Industria (GAIA)
  • Garraioa eta Logistika (EMPLEA EUSKADI)
Erakunde laguntzaileak
Formulario poyecto ERES Cecobilan Acicae Logo Emplea Euskadi

Honen bidez, Aterki programan parte hartu nahi duten pertsonei honako hau jakinarazten zaie: Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko Enplegua Sustatzeko Zuzendaritza Nagusiak, zure datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak, Aterki programaren aurreinskripzioa egiteko biltzen ditu zure datuak, eta programaren erakunde laguntzaileei laga ahal izango dizkie, enpresak ixteagatik edo enplegua erregulatzeko espediente baten ondorioz kaltetutako pertsonak laneratzeko eta haien prestakuntza eguneratzeko baino ez.

Interesdunak bere datuak eskuratu, zuzendu, ezabatu eta datu horien erabilera mugatu ahal izango du edo haien tratamenduaren aurka egin. Horretarako, idazki bat bidali beharko du Enplegua Sustatzeko Zuzendaritza Nagusira (Mazarredo zumarkalea 63 behea, ezkerraldea). Datuen babesari buruzko informazio osagarria eta xehatua hemen eskuratu daiteke: Lege-Oharra.

 
 

e-mailez bidali