saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Errenta-aitorpenak finantza-entitateetan egitea

Informazioa

2017ko Errenta eta Ondare Kanpainan, zure errenta-aitorpena modu pertsonalizatuan eta doan egin ahal izango duzu, ondoren adierazten diren finantza-entitateen 300dik gora sukurtsaletan.

Horretarako, aurretiko ordua eskatu behar duzu (adierazitako moduan, finantza-entitatearen arabera):

Finantza-entitatea Hitzordua Entitateak
Kutxabank
  • 902 540 505 (euskaraz)
  • 902 540 888 (gaztelaniaz)
  • www.bbk.es
Kutxabank-eko entitateetan
Laboral Kutxa 901 101 122 Laboral Kutxa-ko entitateetan
BBVA Bulegoetan BBVA-ko entitateetan
Banco Santander Bulegoetan Banco Santander-eko entitateetan
CaixaBank 944 012 280 CaixaBank-eko entitateetan
Banco Sabadell 94 401 22 79 Banco Sabadell-eko entitateetan

Horretarako, errenta gakoaz gain, beharrezko agiri guztiak aurkeztu behar dituzu finantza-entitatean: frogagiri ekonomikoak, identifikazioa, baimena (hirugarren batzuen aitorpenak egitera joanez gero)...

Oro har, jasotako Errenten zenbatekoa edozein dela ere, honelako Errentak soilik jaso dituzten zergadunei baino ez zaie Errenta-aitorpena egingo finantza-entitateetan:

  1. Lan-etekinak.
  2. Kapitalaren etekinak.
  3. Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako ekonomia-jardueren zein ikastaro eta hitzaldien etekinak (salbu eta jarduerari afektatutako elementuen eskualdaketen ondoriozko ondare-irabaziak edo -galerak badaude), zuzeneko zenbatespenaren modalitate erraztukoak.
  4. Ondare-irabaziak edo -galerak. Hauek izan ezik:
    • Dohainik eskuratutako higiezinen eskualdaketetatik datozenak.
    • Ondare-eskualdaketako 5 eragiketa baino gehiago.

Ez da aitorpenik egingo baldin eta aurreko ekitaldietako konpentsatzeko partidarik badago (salbu eta 2016eko ekitaldiari dagozkionak badira eta datu fiskaletan badaude).

Aitorpena finantza-entitate batean egin ezin baduzu, Ogasun eta Finantza Sailak zure esku jartzen dituen sistemetako edozein erabili ahal izango duzu (Errenta eta Ondarearen laguntza-programarekin egitea).

Gogoratu 94 608 3000 telefono-zenbakiaren bidez argituko dizutela Errenta eta Ondare kanpainari buruzko edozein zalantza.

 
 

e-mailez bidali