saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Aitorpenak Errenta eta Ondarearen laguntza-programarekin egitea. Aurkezpena.

Informazioa

Errenta eta Ondarearen laguntza-programak Errenta- eta Ondare-aitorpenak egiteko modua eskaintzen du.

Aitorpena egiteko, zure datu fiskaletan jasotako informazio fiskala inportatu dezakezu.

Zure datu fiskaletan sartzeko, www.bizkaia.eus/errenta webaren barruan, beharrezkoa da errenta gakoa izatea.

Aitorpena egin ondoren, Errenta eta Ondarearen laguntza-programak aukera emango dizu Ogasun eta Finantzen bulego birtualarekin konektatzeko, eta aitorpena internet bidez aurkezteko jarraibideak emango dizkizu. Horretarako, errenta gakoa edo Bizkaiko Foru Aldundiak aitortuta duen sinadura elektronikoko ziurtagirietako edozein erabili behar izango duzu.

Errenta- eta ondare-aitorpenak 2018ko maiatzaren 2tik ekainaren 29ra bitartean aurkeztu ahal izango dira internet bidez.

Oharra

Ondare-aitorpenak internet bidez baino ezin dira aurkeztu.

Ondare-aitorpena aurkezten duten zergadunek internet bidez aurkeztu behar izango dute Errenta-aitorpena ere.

Ondare-aitorpena aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 2tik ekainaren 29ra artekoa da. Hala ere, epez kanpo ere bidali ahal izango da Bizkaibai Ogasun eta Finantza Sailaren bulego birtualaren bitartez, % 5eko errekarguarekin. Errenta aitorpena, berriz, ezin izango da Internet bidez aurkeztu ekainaren 29tik aurrera.

Halaber, Errenta-aitorpena egin ondoren, inprimatu eta lankidetza-erakundeetan aurkeztu dezakezu.

Aitorpena itzultzekoa bada, lankidetza-erakundeetan aurkezteaz gainera, Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetako mostradoreetan ere aurkez dezakezu.

Gogoratu 94 608 3000 telefono-zenbakiaren bidez argituko dizutela Errenta eta Ondare kanpainari buruzko edozein zalantza.

 
 

e-mailez bidali